Garaipen batekin hasi du Urola Plazaolak denboraldi berria

P1070178.JPG

Aurten ere Urola K.E-ko triatloi taldeak ekin dio duatloi-triatloi denboraldi berriari. Taldea Zumarraga, Urretxu, Legazpi eta beste zenbait tokitako 35 kirolariz osatua dago.

Berritasun nagusia izen aldaketa da; Urola Plazaola Triatloi Taldea, Plazaolari gure proiektua aurrera ateratzeko ematen digun laguntza eskertuz. Honez gain, Zumarragako nahiz Urretxuko udalen diru-laguntza eta CAN-en gizarte ekintza ere taldearen euskarri dira. Halaber, Asirauto enpresa eskertu nahi dugu 3 urte hauetan zehar eman digun babesarengatik.

2012 urteko denboraldiari neguko triatloiek eman diote hasiera. Larunbatean Jacan ospatu zen proban Josetxo Mujikak lasterketa bikaina osatu ostean, Espainiako txapelketa irabazi zuen 55-59 urteko adin taldean.

Jacako neguko triatloia korrikako saioaz hasi zen; 10 km herrian zehar 5 bira emanez. Ondoren bizikleta saioa, 33 km aldapa gora Candanchura iritsi arte. Eta amaitzeko, iraupen-eskiaz osatu beharreko 10 km. Txapelketa nagusia Jon Erguin goierritarrak irabazi zuen 2:27:08ko marka ezarriz; Josetxo Mujikak 2:48:34ko denbora egin zuen. Emakumeetan proba nagusia Yolanda Magallón-ek irabazi zuen 3:10:34ko denborarekin eta proiektu pertsonalari ekin dion Gema Hernandez (independente) zumarragarrak ere garaipena lortu zuen 30-34 urte artekoen artean 3:45:2o denborarekin.

Hurrengo topaguneak Neguko Triatloiko Euskadiko Txapelketa (Isaban) eta Barakaldoko duatloia izango dira, biak otsailaren 12an.

2011ko zirkuituko sailkapenak

Horrez gain, aste honetan argitaratu dira 2011ko Euskal Zirkuituko sailkapenak. Duatloiean Josetxo Mujikak 4. postua lortu zuen sailkapen orokorrean eta garaipena beterano II mailan. Triatloiean berriz, Josetxo Mujika 2. izan zen beterano II mailan eta nesketan Gema Hernandez 4. eta Rosa Martin 5. izan ziren. Taldekako sailkapenak oraindik ez dituzte ezarri.

2012ko behin-behineko egutegia

Urteko bost kirolari onenei egindako lana aitortu zaie gaur Zumarragan

Udaletxeko ekitaldia 013.JPG

Gemma Hernandez, Olatz Diaz del Rio, Urola Asirauto Plazaola triatloieko emakumeen taldea, Izaro Lasa eta Gorka Azkaratek jaso dute udalaren aitortza. + Urteko bost kirolari onenei egindako lana aitortu zaie gaur Zumarragan

Animatu Urolarekin duatloiak eta triatloiak egitera

Datorren Larunbatan, hilak 26, goizeko 11:30tan Zelai Ariztin ikus-entzuneko emanaldi bat prestatu dugu. Bertara, taldean sartzera animatzen diren kide berriei eta publikoari orokorrean taldearen jardueraren inguruko informazioa luzatuko dugu, eta aldi berean, taldekideak datorren urterako motibatuko ditugu.

Azaldu!!!

IMG_4549.JPG

Urretxu-Zumarragako duatloi herrikoieko argazkiak

Aurkitu zure burua argazkien artean:

Albuma osorik https://picasaweb.google.com/118402118272402137027/UrretxuZumarragakoDuatloiHerrikoia2011 helbidean

Urretxu-Zumarragako duatloi herrikoia

duatloia-kartela.jpgUrretxu-Zumarragako duatloi herrikoia aurkezten dizuegu. Datorren urriaren 22an, larunbata, 16:00etan duatloi herrikoia ospatuko da, Areizaga-Kalebarreneko plazan. Proban 3 km korrika, 17 km bizikleta eta 1,5 km korrika egin beharko dira. Izen ematea 10 € izango da federatu naiz federatu gabeentzat eta www.triatloi.org web orrian egin beharko dira. Nahiz eta egunean bertan izen emateak egin daitezkeen, aurrez egitea eskertuko dugu.

Duatloia eta taldea aurrera atera ahal izateko Asirauto, Plazaola Iturgintza, CANeko gizarte ekintza eta Urretxuko naiz Zumarragako udalen laguntza izan dugu. Taldearen ohiko babesleez gain ondorengo laguntzaileei esker ospatu ahal izango da:

euskadiko kutxa.jpeglogo etxarre1.jpginsalus.gifODRIOZOLA.jpghitza-goierri.jpgzonazero.jpgaitube.pngaldapa.pngapaolaza.pngalex.pngargizti.pngarratibel.pngetxaniz.pnggoiherri.pnglizarralde.pngintersport.pngLogo BARCELO VIAJES(2).jpgpaki.pngtino.pngurdangarin.pngMALKOR.jpgcruz.jpgiribe.jpgbuhame.jpg

+ Urretxu-Zumarragako duatloi herrikoia

Ibone euskadiko akuatloi txapeldun

ibone.jpgPasa den larunbatean Plentzian ospatu zen akuatloiean Ibone Sánchez taldekidea Euskadiko garaile izan zen. SUB23 mailakoa izan arren, maila absolutuan izan zen txapeldun.

+ Ibone euskadiko akuatloi txapeldun

Urola 3. Euskadiko txapelketan

DSCN0760.jpg

Aurreko astean Lekeition esprint distantzian Euskadiko txapelketak jokatu ziren eta Urolako neskak 3. sailkatu ziren taldeka. + Urola 3. Euskadiko txapelketan

Asteburu arrakastatsua

Larunbatean Zarauzko triatloira gerturatu ziren taldekide guztiek proba amaitzea lortu zuten. Gainera Gema Hernandezek 3. postua lortu zuen bertan ospatu zen Gipuzkoako txapelketan.

Igandean bestalde, Gipuzkoako garaikurra Josetxo Mujikak irabazi zuen beteranoen II. mailan eta Ainhoa Garciak 3. postua eskuratu zuen maila absolutuan. + Asteburu arrakastatsua

Neskak 3. taldeka Hondarribiko triatloiean

230654_2006432409866_1515338961_2270713_6979337_n.jpgNesken taldeak goraipatzekoa den 3. postua lortu zuen Hondarribiko triatloiean. Podium honek duen garrantziaz konturatzeko, kontuan izan behar da nesken artean izandako parte hartze handia; guztira 8 talde eta 75 kirolari. Triatloi hau euskadiko txapelketako 2. proba izan da eta aurrekoa bezala sprint distantzian jokatu da.

Aipatzekoa da, halaber, Gema Hernandezek lorturiko 6. postua, Radka Vodickova txekiarrak irabazitako proba batean. Bere atzetik Ainhoa Garcia sailkatu zen 13. postuan. Taldearekin euskal zirkuitoan debuta eginez Rosa Martinek ere proba amaitzea lortu zuen. Ainhoa Auzmendik ezin izan zuen ordea proba amaitu, triatloietako bere debutean. Igeriketa saio on bat egin ostean bizikletako katea hautsi zuen eta ezin izan zuen aurrera jarraitu.

Mutilek bere aldetik19. egin zuten 29 talderen artean. Mutiletan lehena Josetxo Mujika izan zen, beterano II mailan irabazi zuelarik. Bere atzetik Joseba Alberdi, Roberto Renilla eta Dani Heras sailkatu ziren. Proba hau Jon Unanue zarauztarrak irabazi zuen 1:04:30-eko denborarekin.

Hurrengo proba Bilboko Ironman erdia izango da hurrengo asteburuan, hilaren 28an.

Edu Perez Gipuzkoako txapeldun orde

Asteburu honetan ere taldea bi proba desberdinetan azaldu da. Batetik, larunbatean Bermeoko triatloia ospatu zen, Euskadiko zirkuituko estreinako proba. Esprint distantziako ekitaldi honetan 5 taldekide lehiatu ziren.

Beste alde batetik, igandean Eibarren Gipuzkoako txapelketa ospatu zen. Bertan Edu Perez txapeldun orde izan zen beterano I. mailan eta Josetxo Mugika txapeldun beterano II. mailan. Aipagarria halaber, Aintxine Kerejetak lortutako 10. postuan maila absolutuan.

Hurrengo asteburuan Bilboko duatloia ospatuko da eta ondorengoan (hilaren 21ean) Hondarribian triatloia egongo da, proba herrikoi eta laburrago bat barne. Animatu parte hartzera! Denentzako dago eta irekita parte hartzea.