Iraila 2010
A A A O O L I
« abu    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930  

Jon Azpiazu bikain Embrun Man proban

Aurreko abuztuaren 15an Embrun (Frantzia) herrian Embrun Man proba ospatu zen eta Jon Azpiazuk karrera bikaina egin zuen. Aitor Alberdi ere proba egitera animatu zen, baina ezin izan zuen amaitu.

Barakaldoko triatloia

Igande goizean euskal zirkuituko azken triatloia ospatu zen Barakaldon.

Jon Azpiazu Espainiako txapeldun

Igande goizean Gasteizen Espainiako distantzia luzeko txapelketak ospatu ziren eta Jon Azpiazu gizonezkoen 25-29 adinekoen artean garailea izan zen.

Donostiako triatloia

Igande goizean euskal zirkuituko azken triatloi olinpikoa ospatu zen Donostia, hilabete honetako hirugarrena hiri horretan.

Lekeitioko trialtoia

Larunbat arratsaldean euskal zirkuituaren baitan Lekeitioko XVII. triatloia ospatu zen. Parte hartzea oso handia izan zen, 400 baino kirolari gehiago irteeran eta taldeko 13. Aipatzekoa izan zen Aintxineren debuta triatloietan, Aitorrek lortutako 4. postua eta baita mutilek taldeka lortutako 4. ere.

Aitor garaile Euskal Herria 1. trofeoan

Aitor Alberdik Euskal Herriko triatloieko lehen trofeoa irabazi du. Trofeoa lehiatzeko 3 triatloi izan dira kontuan: Senpereko triatloi olinpikoa, Donostiako Onditz oroituaz eta asteburu honetan ospatu den Donostiako sprint triatloia. Eta hiru proba hauek osatzen hoberena Aitor izan da.

Aitor 2. Donostiako sprint triatloian

Igande goizean ospatu zen Donostiako 4. sprint triatloia eta karrera bikain bat egin ondoren bigarren egin zuen Aitor Alberdik.

Zarauzko triatloia

Larunbat arratsaldean Zarauzko triatloi ospetsua lehiatu zen. Proba hau distantzia luzekoa izan zen, hau da, 2,5 km igeri, 80 km bizikletan eta 20 km korrika. Bertan ateratzera taldeko bi kirolari ausartu ziren, Joseba eta Aitor.

Neskak garaile Ondarroako triatloian

Neskak taldeko sailkapeneko garaile izan ziren larunbat arratsaldean ospatutako Ondarroako triatloian. ZORIONAK!!

Donostiako triatloia - Onditz Oroituaz

Igande goizean Donostiako triatloia ospatu zen. Hilabete baten buruan 3 triatloi egingo dira Donostian eta horien artean ospatzen den lehena.