Uztaila 2010
A A A O O L I
« eka    
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  

Aitor Alberdi garaile Aritzalekuko triatloian

Aritzaleku2009larunbata 053.jpg

Larunbat goizean Aritzalekuko kampingean (Lerate) sprint distantziako triatloia ospatu zen eta Aitor Alberdik irabazi zuen. Triatloia egiteko oso garrantzitsua suertatzen da kampinean dagoen jendearen inplikazioa. Hori dela eta, oso antolakuntza ona izaten duen lasterketa izaten da.

Aurreko urtetan distantzia olinpikoko proba ospatzen zen Aritzalekun, baina aurten sprint distantziara laburtu dute. Hau da, 750 m igeri, 20 km bizikletan eta 5 km korrika. Hala ere, triatloiko ezaugarri nagusia mantentzen jarraitu du: bizikletako gogortasuna. Oraingo honetan taldeko 6 kirolari gerturatu ziren bertan lehiatzera.

Aitorrek irabazi zuen lasterketa, 1h 03 min 35s denborarekin. Uretatik iada aurreko taldean atera zen eta bizikleta hartu bezain laster alde egin zuen, aldapa goran. Ordutik aurrera lasterketa bakarrik egin zuen. Bizikletako saioan tartea handitzen joan zen eta korrika egitera bakarrik iritsi zen. Hori dela eta, korrika lasai egiteko aukera izan zuen eta helmugara lehena iritsi zen.

Taldeko mutiletan bigarrena Jon Azpiazu izan zen. Embrun Man proba gogorra eta gero bere lehenengo lasterketan. Indarrak berreskuratu dituela erakutsi du. Igeri lasai egin zuen eta bere indarrak bizikletako saioan hustu zituen. Azkenean lasterketa on bat egin zuen. Jon Aramendi ere gerturatu zen, aurtengo karreretan parte hartze handia izaten ari delarik. Hori dela eta, geroz eta hobeto moldatzen da. Bera bezala Roberto Renilla ere (biak aurten hasi dira triatloietan) lasterketa txukun bat egin zuen.

Nesketan Idoia izan zen aurrena. Igeri egitetik 2. atera zen eta azkenean 4. postuan amaitzea lortu zuen. Parte hartu zuen beste neska Ainhoa Garcia izan zen eta honek ere lasterketa on bat egin zuen.

Aritzaleku2009larunbata 010.jpgAritzaleku2009larunbata 013.jpgAritzaleku2009larunbata 016.jpgAritzaleku2009larunbata 024.jpgAritzaleku2009larunbata 025.jpgAritzaleku2009larunbata 026.jpgAritzaleku2009larunbata 028.jpgAritzaleku2009larunbata 032.jpgAritzaleku2009larunbata 034.jpgAritzaleku2009larunbata 036.jpgAritzaleku2009larunbata 037.jpg

Argazki gehiago

Iruzkina idatzi

 

 

 

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>