Josetxo Mujika Espainiako txapeldun neguko triatloiean
Josetxo Mujikak Anson ospatu zen Espainiako neguko triatloi txapelketan parte hartu zuen pasa den urtarrilaren 24an.Eguraldi txarrak zirkuitoa izorratu zuen eta horrek antolakuntzari ibilbidean aldaketak egitera behartu zuen. Azkenean, 7,5km izan ziren korrika herriko kaleetatik, 20km mendi bizikletan aldapa gora jarraituan eta 10km iraupen eskian.
Josetxok bere mailako (beterano 2 mailako) bigarrenarekiko minutu bat baina gehiagoko abantailaz amaitu zuen eta hala, beterano-2 mailako Neguko Triatloiko Espainiako Txapeldun titulua berritu zuen.





