Iraila 2010
A A A O O L I
« abu    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930  

NESKEK GARAIPENA LORTU ZUTEN BASAURIKO DUATLOIAN

017.JPG

Azpimarratzekoa emakumezkoen sailkapenean Gurutze Altunak lorturiko 5. postua

Martxoaren 7an, igandea, Basauriko XIV. Duatloia ospatu zen. Astebete lehenago eguraldi txarrarengatik suspenditutako bi proben ondoren, Euskal-Nafar Zirkuitoaren lehenengo proba izan zen igandekoa.

Sprint distantziakoa izan zen Basauriko proba, hau da, (6km-20km-3km) eta irteeran ia 300 partehartzaile elkartu ziren. Proba Mikel Elgezabal txirrindulari ohiak irabazi zuen.

Urola Asirauto Plazaolako neskek taldekako sailkapenean garaipena lortu zuten, bertaratutako 4 neskek lortutako sailkapenari esker: Gurutze Altuna 5. , Gema Hernandez 9. , Idoia Garde 10. eta Aintxine Kerejeta 13. , bigarren sailkatu zen Durangoko Mugarra taldeari ordu erdiko abantaila atera ziotelarik.

Mutiletan, Mikel Muruak eta Aitor Izagirrek beraien debuta egin zuten Basaurin. Aitor Alberdi 18. postuan eta Ion Azpiazu 21.ean izan ziren taldeko buruak igandean, taldekako sailkapenean zazpigarren postuan sailkatuz.

Parte hartu zuten gainontzeko taldekideak Joseba Alberdi, Jon Murua, Roberto Renilla, Raimon Diaz eta Asier Murua izan ziren.

Hurrengo proba martxoaren 13an larunbatean, ospatuko den Oñatiko duatloia izango da distantzi motzean, arratsaldeko 16:00etatik aurrera eta Gipuzkoako Txapeldunak bertan erabakiko dira.

Argazkiak

Duatloiko web orria

Iruzkina idatzi

 

 

 

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>