Iraila 2010
A A A O O L I
« abu    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930  

UROLA ASIRAUTO PLAZAOLA TALDEKO DUATLETEK LAN BIKAINA BURUTU DUTE ASTEBURUAN

IMG_6839.JPG

Euskal Herriko zirkuitoko San Adrian eta Azkoitiko probak ospatu dira eta distantzia luzean Arrigorriagakoa

Asteburu mamitsua izan da duatloi probei dagokionez.

Ospatzen lehenengoa Arrigorrigako distantzia luzeko (12-75-12) Euskadiko txapelketa izan zen. Ibilbide oso gogorreko proba izan zen eta partaide askok froga bertan behera uztea erabaki zuten.

Taldeko 4 duatletek lortu zuten proba amaitzea, Josetxo Mujika Euskadiko Txapeldun suertatu zelarik Beterano 2 mailan. Aitor Alberdi 16., Roberto Garcia 64. eta Jon Murua 101. izan ziren gainontzeko taldekideak. Taldeka seigarren postua lortu zuten.

Beste alde batetik, larunbatean Euskal Herriko zirkuitoko seigarren proba ospatu zen San Adrianen sprint (5,2-26-3) distantzian.

Gizonezkoetan Jon Aramendi eta Roman Lopez de Langarikak karrera oso txukuna burutu zuten. Neskek denboraldiko hirugarren taldekako garaipena lortu zuten Gurutze Altuna 3., Gema Hernandez 6., Ainhoa Garcia 7. eta Ainhoa Parrak 8. egindako lan onari esker.

Igandean Azkoitiko duatloia ospatu zen distantzi motzean (8-36-4) eta Euskadiko txapeldunak erabakitzeko balio izan zuen.

Urola Asirauto Plazaola taldeko 13 duatleta (10 gizonezko eta 3 neska) bertaratu ziren Azkoitira eta nabarmentzekoa irteeran talde jendetsuenetarikoa izan zela Urretxu-Zumarragako taldea.

Jon Azpiazuk lasterketa bikaina osatu zuen, 13. izan zen helmugan eta maila oso altua erakutsi zuen bizikletan bigarren denbora onena lortuz, gogoratu Jonek iaz Espainiako txapelketa lortu zuela distantzia luzean. Edu Perez 3. izan zen beteranos 1 mailan eta karrera oso ona osatu zuen baita ere. Xabier Lopezek taldearekin bere debuta egin zuen Azkoitian. Gainontzeko taldekideak Aitor eta Joseba Alberdi, Tasio, Beni, Juankar, Raimon eta Josetxo izan ziren.

Neskei dagokionez Gema Hernandez 9., Gurutze Altuna 10. eta Idoia Gardek 16. taldeka garaipen berri bat lortu zuten, asteburuko bigarrena eta denboraldiko laugarrena, Euskal Herriko Zirkuitoaren daukaten lidergoa sendotuz.

Jon Azpiazuk gizonezkoetan eta Gema Hernandezek emakumezkoetan Urola Bailarako lehen sailkatuentzat zeuden garaikurrak eskuratu zituzten.

Hurrengo probak Gernikako Sprint Duatloia datorren larunbatean ospatuko da eta Arbizuko Duatloi motza berriz igandean.

Arrigorriagako sailkapenak

Azkoitiko sailkapenak

Arrigorriagako argazkiak

San Adrianeko argazkiak

Azkoitiko argazkiak

Iruzkina idatzi

 

 

 

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>