Iraila 2010
A A A O O L I
« abu    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930  

Jon Azpiazu 3. LA CAPLEKO IRONMAN ERDIAN

34743_1448954597705_1648425971_1072201_6812583_n.jpg

Beni 3. V1 ean, Josetxo 2. V2an eta Gema 4. emakumezkoetan Euskadiko Akuatloi Txapelketan.

Triatloi denboraldia amaitze aldera dagoen arren, Urola Asirauto Plazaola taldeko kideek emaitza onak lortzen jarraitzen dute. Honela, Jon Azpiazuk 3. postua lortu zuen La Caplen (Frantzian) ospaturiko IronMan erdian. Emaitza honekin eta duela gutxi Gazteizen lortu zuen Europako Txapelketan bigarren postuarekin, abuztuan Ingalaterran lehiatuko duen Ironmanean parte hartzeko prestakuntza bide honetik doala baieztatu du.

Beste alde batetik, pasa den larunbatean Plentzian Euskadiko Akuatloi Txapelketa ospatu zen. Lehenbizi 2,5 km osatu behar ziren korrika, ondoren kilometro bat igeri eta amaitzeko beste 2,5 km korrika. Plentziara lau taldekide hurbildu ziren proban parte hartzeko.

Gizonezkoetan Aaron Royle australiarrak irabazi zuen proba eta emakumezkoetan Cristina Zurbituk.

Jose Manuel Benitez 23. postuan sailkatu zen eta Euskadiko Txapelketan 3. sailkatu zen Beteranos 1 mailan. Josetxo Mugika 37. izan zen eta 2. Euskadiko Txapelketan Beteranos 2 mailan.

Emakumezkoetan Gema Hernandez 4. postuan sailkatu zen Euskadiko Txapelketan sailkapenean lortu zuen 5. postuari esker. Beste alde batetik, Idoia Gardek ez zuen proba amaitzerik izan arazo fisikoengatik.

Plentziako sailkapenak

Plentziako argazkiak

Iruzkina idatzi

 

 

 

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>