(Euskara) Arrigorriagako duatloia

Esta entrada está disponible sólo en Euskera.

Euskal hitzordu nagusia Arrigorriagako XV. duatloia izan da, Urbiko triatloi taldeak antolaturikoa. Larunbat arratsaldean jokatu zen bertan distantzia luzeko Euskadiko txapelketa. Parte hartzaileek 12 km korrika, 75eko bizikleta saioa eta amaitzeko berriro ere 12 km-ko korrikako zatia zituzten zain. Lasterketa gogorra da benetan, korrika lehen atalean Arrigorriagatik atera eta Zaratamo inguruetatik, oso ibilbide aldapatsuan egiten da eta ondoren, bizikletan, besteak beste, 4 gainetatik pasatu behar zuten kirolariek. Azken korrikako atala herrian bertan osatu zuten.

Eguraldia ez zuten lagun izan, baina hala ere 160 duatloilaritik gora izan ziren irteera puntuan. Sailkapen orokorrean Alexander Agirretxe eta Maider Gaztañaga izan ziren garaileak, Euskadiko txapelak ere etxeratuz 3:36:43 eta 3:57:18rekin. Gure taldekideen emaitzak oso onak izan ziren. Laukote batek hartu zuen parte eta Josetxo Mujika sailkatu zen lehendabizi berriro ere, 18., 3:54:04 denborarekin. Juan Antonio Seño 27. izan zen, Juan Carlos Rueda 54. eta Jon Murua 87. Taldekako sailkapenean 4. postu bikain batean amaitu zuten.

Josetxo Mujikak beste garaipen bat eskuratu zuen beterano II mailan. Honenbestez, berak etxeratu ditu kategoria horretako duatloiko Euskadiko txapel guztiak: esprint distantziakoa Gernikan, motzekoa Durangon eta luzekoa Arrigorriagan.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *