(Euskara) Duatloi txiki arrakastatsua

Esta entrada está disponible sólo en Euskera.

Pasa den larunbatean antolatu genuen 4. Urretxu-Zumarragako duatloi txikia arrakastaz ospatu zen. Eguraldia lagun izan genuen eta ume ugari gerturatu ziren, batez ere txikienen artean.  Hori dela eta, aurreikusi bezala, bi lasterketa egin ziren; lehenengo 2005 eta 2006an jaiotakoak eta ondoren 2003 eta 2004an jaiotakoak. Denera, 60 gaztetxo baino gehiago lehiatu ziren; gehienak Urretxu Zumarragakoak, baina izan ziren Ordiziatik eta Lasarte-Oriatik gerturatu zirenak ere bai. Hurrengo urteetarako, lerro hauen bitartez, neskak bereziki animatu nahi ditugu.

Gazte guztiek kamiseta bana jaso zuten izena ematerakoan, norberaren izena jartzen zuen dortsalarekin batera. Bakoitzak ahal zuen moduan osatu zuen proba; batzuk azkarrago, beste batzuk gehiago gozatuz. Baina, oro har, arrakastaz burutu zen proba. Bukaeran, parte-hartzaile guztiei domina bana eman zitzaien eta maila bakoitzeko garaileei garaikurra.

Gure ohiko laguntzaileez gain (Plazaola, ATA, Zerki, Ayma, Urretxu eta Zumarragako udalak) Gipuzkoako triatloi federazioaren laguntza eskertu nahi dugu.

Argazkiak

Tirapu:

Kronika

Otamotz: http://www.otamotz.eus/duatloi-txiki-arrakastatsua/

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *