Datorren apirilaren 30ean arratsaldeko 16:00etan Urretxu Zumarragako 7. duatloi txikia ospatuko da, Areizaga-Kalebarren plazan (Pirulo bezala ezaguna dena). Aurreko urtean bezala, aurten ere 9 eta 10 urte dituztenek parte hartu ahal izan dute, 11-14 urte dituztenez gain. Hau da, duatloian 2008-2013 tartean (biak barne) jaiotako gaztetxoek parte hartu ahal izango dute (betiere gipuzkoarrak badira), 3 mailatan banatuta: 9-10 urte, 11-12 urte eta 13-14 urte.
Gazteenek (benjaminak: 2012 eta 2013ean jaiotakoak) 450 m korrika, 1500 m bizikletan eta 450 m korrika egin beharko dituzte. 9 eta 10 urteko gaztetxoek, neska zein mutil, lehenengo korrikako saioa eta bizikleta, antolakuntzako laguntzaileen artean egin beharko dute. Ibilbidea honako hau izango da:
2010 eta 2011 urteetan jaiotako alebinek 750 m korrika, 2000 m bizikletan eta 450 m korrika egingo dituzte. Ibilbidea honakoa izango da:
2008 eta 2009 urteetan jaiotakoek (infantilak) 1200 m korrika, 2000 m bizikletan eta 450 m korrika egin beharko dituzte, ibilbide honetan:
Probarako beharrezkoa da norberak bizikleta eta kaskoa ekartzea. Proba hasi aurretik bizikleta plazan utzi beharko da, kaskoarekin batera, horretarako prestatuko ditugun «boxetan». Izena eman ahal izateko Urretxu, Zumarraga eta Legazpiko eskoletan banatuko diren orriak beteta ekarri beharko dira. Egunean bertan 15:30ak arte ere izena emateko aukera egongo da. Beraz, antolakuntza laguntze aldera, komeni da bertan egotea 15etarako: bai izena emateko, bai dortsala jaso eta bizikleta dagokion tokian uzteko. Adierazi izen ematea dohainik izango dela.
Hiru irteera banatu egongo dira. Lehenik 16:00etan benjaminak aterako dira (2012 eta 2013ean jaiotakoak). Ondoren alebinak aterako dira (2010 eta 2011an jaiotakoak). Proba hau bukatutakoan infantilak aterako dira (2008 eta 2009an jaiotakoak).
Oroigarri bana egongo da parte hartzaile bakoitzarentzako, eta sari banaketa 17:00etan izango da. Lasterketa bakoitzeko lehen hiru neskak eta mutilak podiumera igoko dira. Bukaeran, denok batera taldeko argazkia aterako dugu.
Urola triatloi klubak antolatutako proba aurrera atera ahal izateko Plazaola Iturgintza, Zerki, Zatika, Urzubi, Urretxuko udala, Zumarragako udala, Gipuzkoako foru aldundia eta Gipuzkoako triatloi federazioaren laguntza eskertu nahi dugu.