Leihaketak
EUSKAL ZIRKUITUA
Euskal Herri guztian zehar banatutako 11 duatloi eta 9 triatloiek osatzen dute Euskal Zirkuitua. Taldeko kideok proba hauetako gehienetan parte hartzeko konpromisoa hartzen dugu. Lehiaketa hauetara jarraitzaile ugari gerturatzen da ikustera eta animatzera.
Proba hauek 1 ordu eta 3 ordu bitarteko iraupena dute.
Zirkuitutik kanpo Zarauzko triatloi ezaguna dugu gertukoena eta ospe gehien ematen duena. Bertan taldekide ausartenak parte hartuko dute. Honetaz gain, zenbait partaide kanpora joan izan dira eta besteak beste Ironman entzutetsuetan parte hartu dute (Erresuma Batua, Austria…).
Gainera, talde bezala Espainiako zenbait lehiaketetan parte hartzeko aukera ere badaukagu.
Triatloi eta duatloiak uda inguruan egiten diren arren, neguan beste modalitate bat egiteko aukera daukagu, neguko triatloia.






