Eguraldi ona bueltan den honetan, triatloi denboraldiari hasiera eman diote Urola Plazaola Triatloiko kideek. Aste buru honetan, bi proba izan dira Euskal Herrian. Biak ala biak larunbatean: bat Iruñean; bestea, Mutrikun. Iruñeko triatloian, distantzia luzeko Espainiako txapelketa zegoen jokoan. Bertara joan ziren Urola Plazaola Triatloi klubeko Estanis Carpio, Oier Diaz de Espada, Jose Mari Mujika,…
Category: Triatloiak
Gemma Hernandez Euskadiko Txapeldun beterano mailan
Udara bukatzen ari den honetan, triatloi eta duatloi denboraldia ere bukatzen ari da. Hala ere, Plazaola Urola Triatloi klubeko kideak parte hartzen ari dira antolatzen ari diren proba ezberdinetan. Aurreko astean, Euskadiko sprint distantziako txapelketa jokatu zen, Zumaian. Bertan parte hartu zuten Plazaola Urola triatloiko Josemari Mujikak eta Gemma Hernandezek. Gemma Hernandez 1. postuan helmugaratu…
Herriko triatloilariak Tarragonan
Aurreko igandean Tarragonako La Ametlla del mar herrian Katalunia kopako triatloi proba jokatu zen distantzia olinpikoan eta erdian. Distantzia olinpikoan triatloilariek 1500 m igeri, 45 km bizikletan eta 10 km korrika bete behar izan zituzten eta distantzia erdian aldiz 1900 m igeri, 90km bizikletan eta 21km korrika. Aipatzekoa da korrika saioan izan zituzten tenperatura altuak,…
Urolako triatloilariak munduko txapelketan
Aurreko asteburuan Nizan (Frantzia) jokatu zen IronMan erdiko munduko txapelketa. Triatloilariek 1,9 km igeri, 90 km bizikletan eta 21 km korrikako proba gogorrari aurre egin behar izan zioten. Proban, munduko triatloilari hoberenak egon ziren, bertan parte hartzeko aurretik sailkatu egin behar izan zirelako. Plazaola Urola Triatloi taldeko Gema Hernandezek eta Josetxo Mujikak denboraldi bikaina egin…
Zarauzko Triatloia
Aurrera doa triatloi denboraldia eta Plazaola Urola Triatloi Klubeko kideak burubelarri dabiltza proba desberdinetan parte hartzen. Aurreko larunbatean Euskal Herrian izen gehien duen triatloia jokatu zen, Zarauzko triatloia alegia. Partaideek, Getariko hondartzatik Zarauzko hondartzara igeri egin behar zuten 2800 m inguru, Zarautzen bizikleta hartu eta 78 kilometroko ibilbide gogorrari aurre egin behar izan zioten Meaga…
Kronika
Joan den asteburuan Urola Plazaola Triatloi Klubeko kideek V. Duatloi Txikia antolatu zuten Zumarraga-Urretxuko kaleetan zehar. Partaidetza altua izan zen haurren artean eguraldi ona medio. Esfortzua eta ilusioa izan ziren larunbat arratseko aipagarrien eta urteroko legez amaiera ederra eman zitzaion egunari partaide eta antolatzaile guztien argazkiarekin. Bestetik, jada triatloi denboraldia hasi dute Urola Plazaola Triatloi…
Zumaia 2017
Uda amaitzen ari da baina gure triatletak ez dira geldirik egon. Pasa den larunbatean Zumaiako triatloia ospatu zen. Bertan, Josetxo Mujika garaile izan zen bere mailan eta neskek taldeka hirugarren postua lortu zuten Euskadiko txapelketan. Kronikak https://baleike.eus/zumaia/1504372162595-helene-alberdik-eta-urko-herranek-irabazi-dute-zumaiako-triatloia https://urolakosta.hitza.eus/2017/09/02/helene-alberdik-eta-urko-herranek-irabazi-dute-zumaiako-triatloia/ Bideoa https://www.youtube.com/watch?v=9wurAYOqeOw Argazkiak Baleike.eus: https://baleike.eus/zumaia/1504380769245-esprinteko-euskadiko-txapelketa-jokatuko-da-bihar-zumaiako-triatloian Mikel Calderón eta Oier Diaz de Espada:
Onditz 2017
Igande honetan Donostiako Onditz oroituz triatloi olinpikoa ospatu zen. Beste behin, taldekide asko aritu ziren lehiatzen. Bertan, Josetxo Mujikak garaile izan zen B3 mailan. Eta azpimarratzekoa da Iban Azarola egiten ari den denboraldia bere lehenengo urtean. Orokorrean emaitza onak denontzat. Gainera, aipatzekoa da Rosa Martinek bere lehenengo lasterketa egin zuela bi urteko geldialdiaren ondoren. Bideoa…
Lekeitioko triatloia 2017
Ekainaren erdi honetan triatloiak non nahi ospatzen ari dira eta Plazaola Urola Triatloi Klubekoek aste buru honetan ere lasterketa desberdinetan parte hartu dute. Larunbatean Euskal Herriko triatloi zirkuituaren barruan Lekeitioko triatloia jokatu zen esprint distantzian 750 m igeri, 20 km bizikletan eta 5 km korrika. Bertan, Plazaola Urola Triatloi Klubak partaidetza esanguratsua izan zuen. Bizkaiko…
Mutrikuko triatloia 2017
Asteburu honetan Mutrikun ibili gara. Gainera, Iban Azarola gairaile izan da junior mailan. Beste taldekideak Oier Diaz de Espada, Iosu Bareño eta Joseba Alberdi izan dira. Datorren igandean Pasaian egongo gara. Argazkiak Festak: http://www.festak.com/evento.aspx?lang=eus&ev=2907&pag=p&c=no Kronika Lea-Artibai eta Mutrikuko hitza: http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2017/05/27/helene-alberdik-eta-mikel-elgezabalek-irabazi-dute-mutrikuko-esprint-triatloia/4/
Bilboko triatloia 2017
Maiatzaren 20an bi triatloi ospatu ziren Bilbon: distantzia olinpikoan eta Ironman erdia. Proba olinpikoan Ainhoa Garcia, Ainara Gonzalez, Iban Azarola, Oier Diaz de Espada, Asier Lertxundi eta Mikel Calderón egon ziren. Ironman erdian aldiz, Josetxo Mujika, Ander Erauskin, Toño Cuñado, Jose Mari Mujika eta Mikel Plazaola izan ziren. Argazkiak Festak Olinpikoa: http://www.festak.com/evento.aspx?lang=eus&ev=2903&pag=p&c=no Ironman erdia: http://www.festak.com/evento.aspx?lang=eus&ev=2906&pag=p&c=no