Zarauzko Triatloia

Aurrera doa triatloi denboraldia eta Plazaola Urola Triatloi Klubeko kideak burubelarri dabiltza proba desberdinetan parte hartzen. Aurreko larunbatean Euskal Herrian izen gehien duen triatloia jokatu zen, Zarauzko triatloia alegia. Partaideek, Getariko hondartzatik Zarauzko hondartzara igeri egin behar zuten 2800 m inguru, Zarautzen bizikleta hartu eta 78 kilometroko ibilbide gogorrari aurre egin behar izan zioten Meaga eta Aiako gainak igoaz eta bukatzeko, herriko kaleetan zehar 21 km korrikako saioa burutu.

Plazaola Urola Triatloi Klubeko Iñaki Taboada, Jose Mari Mujika,  Aitor Bustos, Josetxo Mujika,  Juancar Rueda eta Iban Azarolak parte hartu zuten baita Jon Murua Urretxuarrak ere. Aipatzekoa Josetxo Mujika bere 27. Zarauzko triatloia egin zuela eta larunbatean parte hartze gehien zuen triatleta izan zela, gainera bere mailan 1. postuan igaro zuen helmuga. Lortutako emaitzak ikusirik Plazaola Urola Triatloi Klubeko kideak sasoi betean daudela erakutsi zuten.

Argazkiak

 


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude