Kategoria: Lasterketak
Urretxu Zumarragako 9. duatloi txikia
Datorren urriaren 19an arratsaldeko 16:00etan Urretxu Zumarragako 9. duatloi txikia ospatuko dugu, Areizaga-Kalebarren plazan (Pirulo gisa ezaguna dena). Aurreko urtean bezala, aurten ere 9 eta 10 urte dituztenek parte hartu ahal izan dute, 11-14 urte dituztenez gain. Hau da, duatloian 2011-2016 tartean (biak barne) jaiotako gaztetxoek parte hartu ahal izango dute (betiere gipuzkoarrak badira), 3…
VI Half Gasteiz
Triatloi denboraldia aurrera doa, eta aurreko larunbatean zita garrantzitsua izan zuten Plazaola Urola triatloi taldeko kideek. Gasteizko VI half triatloia, hain zuzen ere, distantzia horretako Euskadiko txapelketa. Garaioko urtegira ilusio handiz joan ziren Plazola Urola triatloi kideko Oier Diaz de Espada, Josetxo Mujika, Juan Carlos Rueda, Estanis Carpio, Jose Mari Mujika, Gema Hernandez eta Iñaki…
Getariako eta Iruñeko triatloiak
Joan den larunbatean Urola Plazaola Triatloi klubeko taldeko kideek bi zita zituzten. Bat, distantzia motzean, Getarian jokatu zen; eta, bestea, distantzia luzean Iruñea inguruetan. Getariko esprint triatloian Urola Plazaola triatloi klubeko Julen Andolak, Ekain Calvok eta Josetxo Mujikak parte hartu zuten, eta emaitza bikainak lortu. Lehenik, Getariako hondartzan 750 m igeri egin zuten; jarraian, bizikletak…
Josetxo Mujika munduko txapeldun
Hasi dute triatloi denboraldia Plazaola Urola triatloi taldeko kideek. Asteburu honetan, hainbat probatan lehiatu dira. Larunbatean Hondarribiko triatloia jokatu zen esprint distantzian eta bertan Plazaola Urola triatloi taldeko Julen Andola, Ekain Calvo eta Markel Oruesagastik parte hartu zuten, emaitza bikainak lortu. Igandean Xilxes-era (Valentzia) bidaiatu zuten Plazaola Urola triatloi taldeko Ainara Gonzalezek, Gema Hernandezek, Estanis…
Hasi da triatloi denboraldia
Eguraldi ona bueltan den honetan, triatloi denboraldiari hasiera eman diote Urola Plazaola Triatloiko kideek. Aste buru honetan, bi proba izan dira Euskal Herrian. Biak ala biak larunbatean: bat Iruñean; bestea, Mutrikun. Iruñeko triatloian, distantzia luzeko Espainiako txapelketa zegoen jokoan. Bertara joan ziren Urola Plazaola Triatloi klubeko Estanis Carpio, Oier Diaz de Espada, Jose Mari Mujika,…
Argazkiak – Urretxu Zumarragako 7. duatloi txikia
Hona hemen Urretxu Zumarragako 7. duatloi txikian atera genituen argazkiak. Hemendik, gure eskerrik beroenak luzatu nahi dizkiegu laguntzaile eta parte-hartzaile guztiei! Aurkibidea Benjaminak Kimuak Sari Banaketa Kronikak Otamotz: https://www.otamotz.eus/2022/04/30/duatloi-txiki-kirolari-handi/ Argazki-bilduma: https://www.flickr.com/photos/131184127@N04/albums/72177720298524122
Urretxu Zumarragako 7. duatloi txikia
Datorren apirilaren 30ean arratsaldeko 16:00etan Urretxu Zumarragako 7. duatloi txikia ospatuko da, Areizaga-Kalebarren plazan (Pirulo bezala ezaguna dena). Aurreko urtean bezala, aurten ere 9 eta 10 urte dituztenek parte hartu ahal izan dute, 11-14 urte dituztenez gain. Hau da, duatloian 2008-2013 tartean (biak barne) jaiotako gaztetxoek parte hartu ahal izango dute (betiere gipuzkoarrak badira), 3…
Gemma Hernandez Euskadiko Txapeldun beterano mailan
Udara bukatzen ari den honetan, triatloi eta duatloi denboraldia ere bukatzen ari da. Hala ere, Plazaola Urola Triatloi klubeko kideak parte hartzen ari dira antolatzen ari diren proba ezberdinetan. Aurreko astean, Euskadiko sprint distantziako txapelketa jokatu zen, Zumaian. Bertan parte hartu zuten Plazaola Urola triatloiko Josemari Mujikak eta Gemma Hernandezek. Gemma Hernandez 1. postuan helmugaratu…