Hasi dute triatloi denboraldia Plazaola Urola triatloi taldeko kideek. Asteburu honetan, hainbat probatan lehiatu dira. Larunbatean Hondarribiko triatloia jokatu zen esprint distantzian eta bertan Plazaola Urola triatloi taldeko Julen Andola, Ekain Calvo eta Markel Oruesagastik parte hartu zuten, emaitza bikainak lortu.
Igandean Xilxes-era (Valentzia) bidaiatu zuten Plazaola Urola triatloi taldeko Ainara Gonzalezek, Gema Hernandezek, Estanis Carpiok, Oier Diaz de Espadak eta Ander Erauskinek. Bertan, 1500 m igeri, 60 km bizikletan eta 15 km korrika egin behar izan zituzten. Aipatzekoa Gemak beteranoen mailan lortu zuen 1. postua.
Asteburuko probarik garrantzitsuena aldiz, Ibizan jokatu zen. Bertan, distantzia luzeko munduko txapelketa jokoan baitzegoen. Triatletek 3 km igeri 116 km bizikletan eta 30 km korrika egin behar izan zuten. Plazaola Urola triatloi taldeko Juancar Rueda eta Josetxo Mujika bertan izan ziren, Ibizako txartela Bilboko triatloien lortu baitzuten. Lasterketa bikaina egin ostean, Josetxo Mujikak bere adin tartean munduko txapela lortu zuen. Badirudi, batzuentzat urteak ez direla pasatzen.