Hasi da triatloi denboraldia

on

Eguraldi ona bueltan den honetan, triatloi denboraldiari hasiera eman diote Urola Plazaola Triatloiko kideek. Aste buru honetan, bi proba izan dira Euskal Herrian. Biak ala biak larunbatean: bat Iruñean; bestea, Mutrikun.

Iruñeko triatloian, distantzia luzeko Espainiako txapelketa zegoen jokoan. Bertara joan ziren Urola Plazaola Triatloi klubeko Estanis Carpio, Oier Diaz de Espada, Jose Mari Mujika, Gemma Hernandez eta Iñaki Etxaniz. Allotzeko urtegian 2000 m igeri egin zituzten. Ondoren, bizikletak hartu, eta Iruñerako bidean 85 km gogor sufritu zituzten. Bukaeran, Iruñeko karriketan 20 km korrika saio aldapatsua egin behar izan zuten, tartean, Sanferminetako entzierroko ibilbidea 3 aldiz osatu zuten. Aipatzekoa da Gemma Hernandezek elite mailan lortu zuen 10. postua.

Mutrikun, aldiz, esprint distantzian lehiatu ziren Urola Plazaola Triatloi Klubeko Josetxo Mujika eta Juan Carlos Rueda. 750 m igerian 20 km bizikletaz eta 5 km korrika egin behar izan zituzten Mutrikuko kale aldapatsuetan.

Hurrengo triatloia, Getariakoa izango da esprint distantzian datorren larunbat arratsaldean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude