Taldekideok zertan parte hartzen dugun hobe ulertzeko, azalpen txiki bat eskaintzen dizuegu:
TRIATLOIA
Ondorengo disziplinek osatzen duten kirola da: igeriketa, txirrindularitza eta korrika.
Distantzia ofizialak: | Beste distantziak: |
Sprint 750m – 20km – 5km | Supersprint 300m – 8km – 2km |
Motza edo Olinpikoa 1.500m – 40km – 10 km | ½ IM edo Half CH 1.900m – 90km – 21km |
Erdia 3.000m – 80km | IM edo CH 3.800m – 180km – 42km |
Luzea 4.000m – 120km – 30km |
Euskadi eta Nafarroako triatloi zirkuituko frogak
Euskal eta Nafar federazioek antolatzen dute. Lizentzia duen edonork parte hartu dezake, nahiz eta lizentziarik ez dutenek froga bakarrean aritzeko aukera duten. Zirkuituan sailkatzeko 5 froga edo gehiagotan parte hartu beharra dago, horietako bat gutxienez Nafarroan izanik.
Kategoria ofizialak hauek dira: kadete, junior, sub23, senior, beterano I, beterano II eta beterano III.
Gipuzkoa eta Euskadiko triatloi txapelketak
Federazioek antolatzen dituzte. Parte hartzeko lizentzia izatea beharrezkoa da. Distantziak ofizialak izaten dira. Kategoriak ere zirkuituko berdinak dira.
Espainiako triatloi txapelketak
Distantzia ofizial guztietan antolatzen dira. Parte hartzeko lehenago antolatzen diren sailkapen frogetan parte hartu beharra dago. Hala ere, plaza libreak badaude, izen ematea ere irekitzen da.
Kategoriei dagokionez, ondorengoak dira:
Elite: maila altuenekoen taldea da. Katede, junior eta 23 urtez azpikoak ere hemen sartzen dira.
Adin taldeak: parte hartzaileak erdimailakoak dira eta bost urtetako taldeetan banatzen dira: 20-24, 25-29, 30-34, eta abar.
Triatloi herrikoiak
Superesprint distantziakoak izan ohi dira eta normalean izakera konpetitiborik gabeak. Hauen helburua triatloia ezagutaraztea da eta edozein pertsonak parte har dezan erraztea.
NEGUKO TRIATLOIA
Ondorengo disziplinek osatzen duten kirola da: korrika, txirrindularitza eta eskia. Batzuetan mendigunetan izaten da BTTarekin.
DUATLOIA
Ondorengo disziplinek osatzen duten kirola da: korrika eta txirrindularitza.
Distantzia ofizialak: | Beste distantziak: |
Sprint 5km – 20km – 2,5km | Supersprint 2km-10km-1km |
Motza 10km – 40km – 5km | |
Euskadi eta Nafarroako Duatloi Zirkuitoko frogak
Euskal eta Nafar federazioek antolatzen dute. Lizentzia duen edonork parte hartu dezake. Lizentziarik ez dutenek, froga bakarrean aritzeko aukera dute. Zirkuitoan sailkatzeko 6 froga edo gehiagotan parte hartu beharra dago, horietako bat gutxienez Nafarroan izanda.
Kategoria ofizialak hauek dira: kadete, junior, sub23, senior, beterano I, beterano II eta beterano III.
Gipuzkoa eta Euskadiko duatloi txapelketak
Federazioek antolatzen dituzte. Parte hartzeko lizentzia izatea beharrezkoa da. Distantziak ofizialak izaten dira. Kategoriak ere zirkuituko berdinak dira.
Espainiako duatloi txapelketak
Distantzia motzean antolatzen dira. Parte hartzeko lehenago antolatzen diren sailkapen frogetan parte hartu beharra dago. Hala ere, plaza libreak badaude, izen ematea ere irekitzen da.
Kategoriei dagokionez, ondorengoak dira:
Elite: maila altuenekoen taldea da. Katede, junior eta 23 urtez azpikoak ere hemen sartzen dira.
Adin taldeak: parte hartzaileak erdimailakoak dira eta bost urtetako taldeetan banatzen dira: 20-24, 25-29, 30-34, eta abar.
Duatloi herrikoiak
Superesprint distantziakoak izan ohi dira eta normalean izakera konpetitiborik gabeak. Hauen helburua duatloia ezagutaraztea da eta edozein pertsonak parte har dezan erraztea.
Mendi duatloiak
Duatloi krossak ere deitu izan dira. Mendiguneetan antolatzen dira eta bizikleta saioa BTTaz burutu behar da. Euskadi mailan zirkuito bat antolatu da: mendiduatloia.com
Espainiako duatloi kross txapelketa
Lizentzia izatea ezinbestekoa da parte hartzeko. Distantzia bakarrean egiten da: 6km-20km-3km. Kategoriak triatloi eta duatloiean izaten diren berdinak dira.
Informazio gehiago: triatloi.org eta triatlon.org