2019ko San Silbestreko kontakizuna

Urretxu Zumarragako bikotekako kros mistoko laburpen bideoa prestatu du Goierriko Hitzak: Otamotz.eus atariko lizentzia librea baliatuz, beren testua ekarri dugu hona: “Naroa Sagarna eta Oxel Sanchezek irabazi dute San Silbestre eguneko lasterketa Naroa Sagarna ormaiztegiarrak eta Oxel Sanchez elgoibartarrak irabazi dute San Silbestre eguneko lasterketa. Bigarren postuan Vanesa Cerrajero eta Antonio Carmona azpeitiarrak sailkatu dira…

Badator 2019 San Silbestrea

Urtea bukatzear dagoen honetan, Plazaola Urola Triatloi Klubak V. San Silbestre lasterketa antolatuko du abenduaren 31rako, non bikote mistoek parte hartuko duten. Honekin, Plazaola Urola Triatloi Klubak bi helburu bete nahi ditu: bata, lasterketa parekidea izatea, emakumearen parte-hartzea indartuz eta bestea, aurreko urteetan izan duen izaera herrikoia mantentzea. Izen ematea, egunean bertan egin daiteke 10…

Urolako triatloilariak munduko txapelketan

Aurreko asteburuan Nizan (Frantzia) jokatu zen IronMan erdiko munduko txapelketa. Triatloilariek 1,9 km igeri, 90 km bizikletan eta 21 km korrikako proba gogorrari aurre egin behar izan zioten. Proban, munduko triatloilari hoberenak egon ziren, bertan parte hartzeko aurretik sailkatu egin behar izan zirelako. Plazaola Urola Triatloi taldeko Gema Hernandezek eta Josetxo Mujikak denboraldi bikaina egin…

Argazkiak – Urretxu Zumarragako 6. duatloi txikia

Hona hemen Urretxu Zumarragako 6. duatloi txikian atera genituen argazkiak. Hemendik, gure eskerrik beroenak luzatu nahi dizkiegu laguntzaile eta parte-hartzaile guztiei! Aurkibidea Infantilak Alebinak Benjaminak Sari Banaketa Kronikak Otamotz: http://www.otamotz.eus/ehun-parte-hartzaile-baino-gehiago-duatloi-txikian/ Diario Vasco: https://www.diariovasco.com/alto-urola/zumarraga/centenar-chavales-duatlon-20190402001421-ntvo.html

Urretxu Zumarragako 6. duatloi txikia

Datorren martxoaren 30ean arratsaldeko 16:00etan Urretxu Zumarragako 6. duatloi txikia ospatuko da, Areizaga-Kalebarren plazan (Pirulo bezala ezaguna dena). Aurreko urtean bezala, aurten ere 9 eta 10 urte dituztenek parte hartu ahal izan dute, 11-14 urte dituztenez gain. Hau da, duatloian 2005-2010 tartean (biak barne) jaiotako gaztetxoek parte hartu ahal izango dute (betiere gipuzkoarrak badira), 3…

Neguko Triatloia

Neguko Triatloi denboraldian bete betean sartuta gaude eta pasa den igandean Espaniako txapelketa jokatu zen Vinuesan (Soria). Plazaola Urola Triatloi taldeko Genma Hernandez izan zen bertan parte hartzen eta emaitza bikaina lortu zuen. Elite mailan Espaniako 2. postua lortu bait zuen. Eguraldi txarra zela eta Santa Ines portua ezinezkoa zen bizikletan igotzea eta frogako ibilbidea…