Neguko Triatloia

Neguko Triatloi denboraldian bete betean sartuta gaude eta pasa den igandean Espaniako txapelketa jokatu zen Vinuesan (Soria). Plazaola Urola Triatloi taldeko Genma Hernandez izan zen bertan parte hartzen eta emaitza bikaina lortu zuen. Elite mailan Espaniako 2. postua lortu bait zuen. Eguraldi txarra zela eta Santa Ines portua ezinezkoa zen bizikletan igotzea eta frogako ibilbidea aldatuz triatloi izatetik duatloi izatera pasa zuten antolatzaileek, eskiatzeko sektorea kenduz. Horrela 4km korrika 10 bizikletan eta 2 korrikako ibilbidea burutu behar izan zuten. Genmak korrikako lehenengo sektorean 2. amaitu zuen eta bizikletan lehenengoa harrapatu bazuen ere 2. helmugaratu zen Españiako azpitxapelketa lortuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude