Neguko Triatloia

Neguko Triatloi denboraldian bete betean sartuta gaude eta pasa den igandean Espaniako txapelketa jokatu zen Vinuesan (Soria). Plazaola Urola Triatloi taldeko Genma Hernandez izan zen bertan parte hartzen eta emaitza bikaina lortu zuen. Elite mailan Espaniako 2. postua lortu bait zuen. Eguraldi txarra zela eta Santa Ines portua ezinezkoa zen bizikletan igotzea eta frogako ibilbidea…

Oñatiko duatloia 2017

Aurreko igande goizean, distantzia motzean (10 – 38 – 5 km), Euskadiko eta Gipuzkoako duatloi txapelketak ospatu ziren Oñatin. Juniorretan 2. izan zen Iban Azarola eta beterano III. mailan Josetxo Mujika txapeldun. Taldeko beste partaideak Oier Diaz de Espada, Joseba Alberdi eta Jose Mari Mujika izan ziren. Azken honek ez du hutsik egin euskal zirkuituko…

Triatloi denboraldia hasi da

Aste buru honetan Triatloi eta Duatloi denboraldiari hasiera eman zaio Reynosa (Cantabria) jokatu den neguko triatloiarekin. Bertan, Plazaola Godoy Urola T.K.-ko kide batzuk parte hartu dute eguraldi txarrari aurre eginaz. Bestalde gogoratu, duatloi denboraldia, datorren larunbatean hasiko dela Ermuan jokatuko den esprint distantziako lasterketarekin. Plazaola Godoy Urola T.K.-ko kideek ere kirol hau egitera animatzen zaituzte…

Isaba

Euskadiko Neguko Triatloi Txapelketa gazi-gozoa, parte hartzaile faltagatik. Bakarrik 20 gizonezko eta 2 emakumezko. Baina pozik, Josetxo Mujika Txapeldunorde suertatu delako.

Anso

Josetxo Mujika 3. izan zen (beterano II mailan) atzo Anson ospatutako neguko triatloiko Espainiako kopako frogan.

Mungia, Eibar eta Isaba

Mungiako V. Duatloia Otsaileko azken larunbatean, hilak 23, jokatu zen Duatloi Zirkuituko hirugarren proba hau. Sprint distantziakoa izan zen, kirolariek 5km. korrikan, 21km. bizikletan eta amaitzeko 2,5km. berriro ere lasterka osatu zituztelarik. Lasterketako sailkapen orokorretan Iurgi Etxeandia (1:01:07) eta Naiara Pérez (1:15:36) nagusitu ziren, hurrenez hurren, gizonezko zein emakumezkoetan. Bertan Urola-Plazaola-Godoyko hiru taldekide izan genituen…

2013 denboraldirako dena prest

Urte berria, 2013a, hasi zenetik Urola triatloi klubeko kirolariak denboraldi berriari begira dabiltza. Aurtengoan ere erronka ugari eta ilusio handia izango dituzte ardatz euren jardunean. Jarraian denboraldi berriko asmoen inguruko informazio zehatzagoa. Taldearen eraberritzea Legedia aldaketa bat medio taldea hemendik aurrera bere kabuz arituko da lanean, klub izaera hartuta, ez da Urola K.E.aren barruan egongo,…

Gurutze Benasquen garaile

Benasquen ere izan dugu ordezkaritza asteburu honetan. Bertan mendiko triatloia jokatu da, bizikleta, korrika eta eskia proba bakarrean uztartuz. Parte hartzaileek 25 km osatu dituzte guztira, 1775 m-ko desnibela gaindituz. Mendiko bizikletan 15 km (650 m-ko desnibela),  3,9 km lasterka mendian (395 m-ko desnibela) eta proba amaitzeko 5,4 km (730 m-ko desnibela) osatu dituzte mendiko…

Urola-Plazaolako atletak maila onean asteburuan

Bi hitzordutan parte hartu dute Urola-Plazaola taldeko kideek asteburu honetan. Larunbatean Eibarko XXI. duatloian eta igandean Izabako neguko triatloian. Eibarko XXI. duatloia Larunbatean jokatu zen Eibarko duatloia, denboraldi honetako euskal zirkuituko laugarren proba. Kasu honetan, gainera, bertan banatu ziren Gipuzkoako esprint distantziako duatloiko txapelak ere. Urola-Plazaolako sei duatletak parte hartu zuten bertan. Parte hartzaileek korrika…

Basauri eta Isaba

Urtebete gehiagoz triatloi-duatloi denboraldia hasi da 2011 honetan, Urola Asirauto Plazaola taldearentzat 3. denboraldia dena. Aurten 41 taldekideren fitxak erregistratu dira, 8 emakumezkoenak eta 33 gizonezkoenak, geroz eta atleta gehiago animatuz taldean parte hartzera, bailara kanpotik datozenak ere badirelarik. Mungia eta Barakaldoko probak ospatu ondoren, bikoitza izan da asteburu honetan lehiaketekin izandako zita, Isaban ospatutako…