Basauri eta Isaba

Urtebete gehiagoz triatloi-duatloi denboraldia hasi da 2011 honetan, Urola Asirauto Plazaola taldearentzat 3. denboraldia dena. Aurten 41 taldekideren fitxak erregistratu dira, 8 emakumezkoenak eta 33 gizonezkoenak, geroz eta atleta gehiago animatuz taldean parte hartzera, bailara kanpotik datozenak ere badirelarik.

Mungia eta Barakaldoko probak ospatu ondoren, bikoitza izan da asteburu honetan lehiaketekin izandako zita, Isaban ospatutako Neguko Triatloiarekin eta Basauriko Duatloi-Sprintarekin. Bi probak gainera, euren modalitatean Euskadiko txapelketak izan ziren.

Taldeak lorpen handiak lortu zituen berriz ere, Josetxo Mujikak beterano 1 mailan eta Gema Hernándezek emakumezko maila absolutuan Euskadiko txapelketak eskuratuz, azken hau klasifikazio orokorrean hirugarren izanik. Aldi berean, Ibone Sánchez kirolari gazteak, arrosaz egindako debutean, esprint distantzian ospatutako Euskadiko Txapelketa eraman zuen 23z-azpikoen mailan.

Aipatutakoez gain, lortutako sari handiena taldekideen parte-hartze maila altua izan da, bi probetan banatutako 17 taldekideekin. Gainontzeko emaitzak www.triatloi.org (Basauri) eta www.navarratriatlon.com (Isaba) orrietan eskuratu daitezke.

Argazki gehiago: Picasan

Basauriko duatloia from jonsaez on Vimeo.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude