Oñatiko duatloia

Asteburu honetan, Oñatiko duatloia ospatu da, distantzia motzeko duatloian Euskadiko txapelketa izan dena.

Aurten zirkuitua luzatu dute, distantzia motzeko nazio mailako ranking-ean puntuagarria izan dadin. Hala, Oñatiko kaleetatik 10 km korrika, gero 40 km bizikletan Bergara, Antzuola eta Legazpitik pasatuz eta berriz ere herriko kaleetatik 5 km korrika osatu behar zituzten parte hartzaileek.

Urola Asirauto Plazaola triatloi taldekoen parte-hartzea ugaria izan zen berriro ere, 16 taldekide izan baitziren bertan. Azpimarratzekoa da, duatloietan euskal talde guztien artean parte hartze handienetakoa duen bat baita.

Aurrekoetan bezala, oraingoan ere, txapeldun bat izan zen taldean, Josetxo Mujikak Euskadiko Txapelketa eskuratu baitzuen beterano II mailan. Nesken artean, paper bikaina burutu zuten Gema Hernandezek (6. Euskadiko Txapelketan) eta Aintxiñe Kerejetak (9. Euskadiko Txapelketan). Mutilei dagokionez, taldeka 7. postuan sailkatu ziren.

Euskal zirkuituko hurrengo topagunea Durangon izango da, distantzia motzeko beste duatloi bat ospatuko baita bertan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude