Mutilak Neskak Mailaka https://picasaweb.google.com/110293110294813470286/UrretxuZumarragakoDuatloiHerrikoia2012
Kategoria: 2012
Ainhoa Murua eta Zuriñe Rodriguez taldearekin
Udan Joko Olinpikoak ospatu aurretik, bertan parte hartu zuten Ainhoa Murua eta Zuriñe Rodriguez triatletak Urola-Plazaolako kide batzuekin izan ziren eta euren animoak jaso zituzten. Beraiek taldeko kamiseta bat sinatu zuten trukean taldeari emateko. Keinu polit hori herritar guztiontzat zabaltzeko nahiarekin, Urola-Plazaolako taldeak oroigarria udalari eskaini dio eta Ispilako kiroldegian ikus dezakezue.
Amasako mendi duatloia
Azaroak 4an Amasan mendi duatloi bat ospatu zen 100 parte-hartzaile baina gehiagorekin. Bertaratutako kirolariek bete beharreko atalak ondorengoak ziren: mendi lasterketa 3,86 km, mendi bizikleta 17,79 km eta berriro korrika 1,62 km. Bertan Urola-Plazaola taldeko Jon Telleriak parte hartu zuen. Horrelako froga batean estreinekoa zuen eta oso gogorra egin zitzaion arren, helmuga 45. postuan gurutzatu…
Espainiako 2012 rankingak
2012ko denboraldia amaitutzat eman du Espainiako triatloi federazioak eta horrekin batera Espainiako rankingak argitaratu ditu. Urola-Plazaola triatloi taldea, 84. dago taldekako sailkapenean, 2. talde euskalduna izanik. Banakakoetan, hauek dira gure kideen postuak: duatloian, Ivan Gonzalez 624, Ibone Sanchez 124. eta Lorena Hernandez 130. Neguko triatloian, Josetxo Mujika 5., bere kategoriko garaile izanik. Distantzia luzeko triatloian,…
II. Sertri Madrid
Igande arratsaldean oraindik Madrilen bazegoen zer egin eta Ainhoa eta Rosak Sertri triatloian parte hartu zuten. Ongintzako izaera duen ekitaldi honetan distantzia eta modalitate askoko frogak ospatzen dira 2400dik gora parte-hartzaile bilduz. Taldekideen kasuan, esprint distantziako triatloia izan zen eta 5. eta 9. helmugaratu ziren hurrenez hurren.
Espainiako triatloi esprint txapelketa
Urriaren 6an Madrilen Espainiako onenak bildu ziren esprint distantziako txapelketa jokatzeko. Ibone Sanchez taldekidea ere han izan zen. Hala ere, ez zuen bere egunik onena izan eta istripu batek lehenengo postuetatik urrundu zuen. Helmugara 18. postuan iritsi zen (elite mailan) eta 23 urtez azpikoen mailan 4. sailkatu zen. Istripu horrek minduta utzi bazuen ere, arratsaldean…
Distantzia luzeko triatloiak
Irailak 30ean berriz, zita Calellan (Katalunian) izan genuen. Bertan Juan Antonio Señok Espainiako distantzia luzeko triatloi txapelketan parte hartu zuen. Osatu beharrekoa Ironman bezala ezagutzen den distantzia: 3.800m igerian, 180km bizikletan eta 42km korrika. Señok 10 ordu eta 36 minutu behar izan zituen froga osatzeko. Adin-taldeen mailan parte hartu zuen eta bere taldekoen artean 40….
Mendigorriako kuadriatloia
Irailaren 15ean Mendigorrian (Nafarroa) froga berezia ospatu zen; kuadriatloia. 4 atalez osatua zegoen: 700 m igerian, 2 km piraguan, 15 km bizikletan eta 3,2 km korrika. Bertan Urola-Plazaola taldeko Roberto Renillak parte hartu zuen, helmuga ordu bat eta 42 minutu ostean gurutzatuz, sailkapeneko 11. postuan. Garailea Alberto Cebollada izan zen 1:18:59ko markarekin.
II. Sertri Santander
Igande arratsaldean, hilak 23, jokatu zen Santanderren esprint distantziako triatloi hau. Bertan parte harturiko 200 triatloilarik baino gehiagok igerian 750 m, bizikletan 20 km eta amaitzeko korrikako atalean 5 km osatu zituzten. Garaileak Sergio Correa (1:04:075) eta Patricia Corral (1:22:12) izan ziren. Urola-Plazaolakoei dagokienez, Aintxiñe Kerejeta 4. (1:27:02) helmugaratu zen emakumezkoen artean.
Zubietako II. mendi duatloia
Larunbat arratsaldean, hilak 22, jokatu zen Zubietan bertako mendi duatloiaren bigarren ekinaldia. Eguraldi oso beroa lagun, 30ºC irteera unean, 150 lagunetik gora izan ziren parte hartu zutenak. Parte hartzaileek ibilbide gogor batean korrika 4,5km inguru, bizikletan 15,5km eta amaitzeko, berriro ere korrika, 2,2km egin behar izan zituzten mendian gora eta behera. Lasterketako garaileak Luis Mari…
Espainiako autonomia erkidegoen arteko txapelketa
Irailaren 16an, Euskadiko selekzioarekin, Espainiako autonomia erkidegoen arteko txapelketan izan zen Ibone. Kasu honetan, distantzia esprintean (750 m igeri, 40 km bizikletan eta 5 km korrika) eta bertan 7. helmugaratu zen sailkapen orokorrean. Gainera, euskal selekzioko lehen kidea izan zen proba amaitzen. Selekzioka neskak 5. postuan sailkatu ziren. Garailea Galizia izan zen.
Espainiako triatloi olinpikoko txapelketa
Pontevedran izan zen, Espainiako triatloi olinpikoko txapelketa distantzia olinpikoan burutu zen (1,5 km igerian, 40 km bizikletan, 10 km korrikan). Ibone 14. postuan sailkatu zen elite mailan eta 23 urtez azpikoetan, berriz, 7. Lasterketa honetan Ainhoa Murua triatloilari zarauztar bikaina nagusitu zen sailkapen orokorrean.