Amasako mendi duatloia

Azaroak 4an Amasan mendi duatloi bat ospatu zen 100 parte-hartzaile baina gehiagorekin. Bertaratutako kirolariek bete beharreko atalak ondorengoak ziren: mendi lasterketa 3,86 km, mendi bizikleta 17,79 km eta berriro korrika 1,62 km.

Bertan Urola-Plazaola taldeko Jon Telleriak parte hartu zuen. Horrelako froga batean estreinekoa zuen eta oso gogorra egin zitzaion arren, helmuga 45. postuan gurutzatu zuen 1:33:25eko markarekin. Garailea Jon Erguin izan zen kronometroa 1:12:08an geldituz.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.