2012ko denboraldia amaitutzat eman du Espainiako triatloi federazioak eta horrekin batera Espainiako rankingak argitaratu ditu. Urola-Plazaola triatloi taldea, 84. dago taldekako sailkapenean, 2. talde euskalduna izanik.
Banakakoetan, hauek dira gure kideen postuak: duatloian, Ivan Gonzalez 624, Ibone Sanchez 124. eta Lorena Hernandez 130. Neguko triatloian, Josetxo Mujika 5., bere kategoriko garaile izanik. Distantzia luzeko triatloian, Seño 644. eta triatloian Ibone Sanchez berriro ere onenen artean, 9.