Urretxu-Zumarragako Duatloi Herrikoia 2012

Duatloia.jpg

Urretxu-Zumarragako duatloi herrikoia aurkezten dizuegu. Datorren urriaren 20an, larunbata, 17:00etan duatloi herrikoia ospatuko da, Areizaga-Kalebarreneko plazan. Proban 3 km korrika, 14 km bizikleta eta 1,5 km korrika egin beharko dira. Izen ematea 12 € izango da federatu naiz federatu gabeentzat eta www.triatloi.org web orrian egin beharko dira. Nahiz eta egunean bertan izen emateak egin daitezkeen, aurrez egitea eskertuko dugu.

Duatloia eta taldea aurrera atera ahal izateko Plazaola Iturgintza eta Urretxuko naiz Zumarragako udalen laguntza izan dugu. Taldearen ohiko babesleez gain ondorengo laguntzaileei esker ospatu ahal izango da:

Logo Plazaola.pngaldapa.pngalex.pngintersport.pngcruz.jpgargizti.pnglizarralde.pngarratibel.pngeprint.JPGLogo Asirauto.gifeuskadiko kutxa.jpegmarcaso_193.jpgODRIOZOLA.jpgpaki.pngurdangarin.pngLogo BARCELO VIAJES(2).jpgzerki_letrak.jpgzuxu.png Logo Zumarraga.jpgurretxuko udala.jpg

Osatu beharreko ibilbidea ondorengoa izango da: 3 km korrika, 2 itzuli Urretxu eta Zumarraga arteko ibilbide batekin. Hona hemen mapa:

Korrikako ibilbidea

Jarraian boxetan sartu irtena egin beharko da bizikleta hartzeko:

pirulo.png
Boxeak

Bizikleta hartutakoan Legazpira joan-etorria egin beharko da. Ibilbidea laua izango da eta Motxorroko bidegurutzean buelta hartu behar da berriro ere boxeta iristeko.

bizikleta.jpg
Bizikletako ibilbidea

Animatu parte hartzera!

2 Comments Add yours

  1. Unai(e)k dio:

    Aupa, galdera bat, duatloi herrikoin sailkapena altzatea zuze? Eske lagun batzuk zain gaz denporak ikusteko.

    Eskerrik asko.

  2. admin(e)k dio:

    Kaixo,

    berandu bada ere argitaratu ditugu web orri honetan bertan.

    Eskerrik asko parte hartzeagatik!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude