Helburuak

Gure bailarako atleten parte hartzea eta urteetan eskainitako maila handia ikusiz, proiektu berria hastea erabaki genuen nortasun propioa duen taldea osatzeko, kirol hauetan parte hartzen duten kirolariak batzeko eta lehiatzera gure herrien izenean joateko. Horrela, talde homogeneo eta solidarioa sortzeko intentzioa dugu, erraztasunak eskainiz eta elkarri lagunduz. Bakarkako kirola izan arren, beharrezkotzat jotzen dugu taldeko lana kirolariaren motibazio eta ilusiorako.

GAZTEAK

Gure helburu nagusienetako bat gazteei aukera ematea da, modalitate desberdinak nahasten dituen kirol bat eskainiz eta entrenamenduekin laguntza emanaz. Aldi berean eta zeharka, gazteak bizitza modu osasuntsura bideratuz.

EMAKUMEZKOAK

Ezin zaigu ahaztu emakumezkoen presentzia garrantzitsua dela. Horrelako probetan emakumeen parte hartzea gizonezkoena baino dezente baxuagoa da, hortaz pribilegio bat da guretzat nesken taldearekin aritu ahal izatea. Motibazio hau aprobetxatuz, kirol hau praktikatzera emakume gehiago bultzatu nahi dugu.

GASTUAK ARINDU

Gure proiektuaren beste xedeetako bat gure kirolak jasanarazten duen gastu ekonomikoari aurre egitea da, modalitate desberdinen gastuak gure gain hartu behar ditugu, lizentziak eta lehiaketa bakoitzeko izen emateez gain. Oinarrizkoa da laguntza ekonomiko sendoa izatea kirola gazteen artean sustatzeko, triatloi-duatloia bezalako ekintza osasuntsu, gizartekoi eta ereduzkoan parte hartu nahi luketen guztiek ez lukete inongo trabarik eduki behar izango, ezta ekonomikoa ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude