Pasa den urriaren 12an Hawaiin ospatu zen Konako Ironman famatua, bertara Urola T.K. Plazaola-Godoy taldeko Josetxo Mujika joan zen lehiatzera eta meritu handia duen 4. postua lortu zuen GE 55-59 mailan. Josetxok 3,8 km igeri, 180 km bizikleta eta 42,195 km korrikan egiteko 9 h 54 min 18 s behar izan zituen. Bizikletako saioa 10….
Kategoria: 2013
Ironbask
Irailaren 14-ean Ironbask (3,8-180-42,195) frogan Urola T.K Plazaola Godoy taldeko Raul Montielek parte hartu zuen meritu handiko 7. postua lortuz sailkapen orokorrean. Bizikletako lana amaitu zuenean 4. postuan zihoan baina korrikako saioan arazo batzuk eduki eta 3 postu galdu zituen, San Juan De Luz-en jokatutako froga gogor honetan. Argazki album bat: https://www.facebook.com/media/set/?set=a.346581245488581.1073741826.147555448724496
Wild Wolf Triathlon Series
Ibone Sanchez Garaile izan da Wild Wolf Triathlon Series by Polar-eko Donostiako frogan. Aintxiñe Kerejetak Wild Wolf Triathlon Series by Polar-eko sprint frogan parte hartu zuen 12. postuan amaituz.
Ziburu
Ainhoa Auzmendik Ziburuko triatloian parte hartu du gaur. Aurreneko postuetan zihoala, epaileen akats baten ondorioz lasterketatik kanpo geratu da. Animoak berarentzat!
Espainiako triatloi txapelketa
Urola T.K. Plazaola Godoy taldeko Ibone Sanchezek aldiz distantzia olinpikoa duen (1,5 – 40 – 10) Espainiako txapelketan parte hartu zuen nesken elite mailan. Nahiz eta bizikletako saioan, erorikoa izan meritu handia duen 9. postuan bukatzea lortu zuen. Emaitza honek Espainiako selekzioarekin, nazioarteko frogetan parte hartzeko aukera eskaintzen dio. Ibonek aurten sekulako denboraldia egin du,…
Pareja
Ibone vence en el Triatlón de Pareja. Zorionak!!!
Noja
Nojako Akuatloiean Ibone Sanchez 2., Idoia Garde 8. eta Ainhoa Auzmendi 10. Zorionak!!
Iruñeko Triatloia
Atzo Club Natación Pamplona Triatloiean, elite mailan, Ibone Sanchez 2., Idoia Garde 5. eta Rosa Martin 9. Taldeka garaile izan ziren gainera. Zorionak!!!
Challenge Vitoria-Gasteiz
Uztaileko azken asteburuan jokatu ziren Euskadiko hiriburuan Ironman distantziako proba ezberdinak. Batetik banakakoa eta bestetik, berriz, errelebokako modalitatean egindakoa. Probako distantziak igerian 3,8km, bizikletan 180km eta lasterketa 42km. Triatloi honen 1.edizioan Urola-Plazaola-Godoyko kide bat baino gehiago aritu ziren lehian. Hiruk banakako lasterketa osatu zuten eta beste hiruk, aldiz, errelebokakoa. Banakakoan probako garailea Pedro Gomes portugaldarra…
Ironman Zurich
Uztaileko azken asteburuan, Suitzan Ironman distantziako beste lasterketa bat ospatu zen. Oso entzutetsua da proba hau, Europan antolatzen hasi ziren era honetako lehenengo lasterketetako bat. Distantziak: 3,8 km – 180 km – 42 km. Bertan ordezkari bat izan genuen, Mikel Murua. Honek ez zuen aurrekoek adinako zorterik izan, osasunez makal samar ibili arren irtetea erabaki…
Alpe d’Huez-eko triatloia
Ibone 19.
Tuterako Triatloia
Sprint distantziako proba izan zen eta hau ere hilaren 13an ospatu zen. Bertan izan ziren taldeko hainbat neska. Ainhoa Auzmendi 9. (1:24:44), Rosa Martin 14. (1:30:13) eta Aintxiñe Kerejeta 16. (1:32:11) sailkatu ziren emakumezkoen artean. Taldeka, berriz, garaile izan ziren Urola-Plazaola-Godoykoak. Proban gizonezkoetan Martin Ignacio Muller nagusitu zen (1:03:15) eta emakumezkoetan Ana Casares (1:13:17).