Pasa den urriaren 12an Hawaiin ospatu zen Konako Ironman famatua, bertara Urola T.K. Plazaola-Godoy taldeko Josetxo Mujika joan zen lehiatzera eta meritu handia duen 4. postua lortu zuen GE 55-59 mailan. Josetxok 3,8 km igeri, 180 km bizikleta eta 42,195 km korrikan egiteko 9 h 54 min 18 s behar izan zituen. Bizikletako saioa 10. postuan bukatu zuen eta korrikako lanean 6 postu aurreratzea lortu zuen, Ironmana ondo bukatu zuen seinale. Gure triatloiraliak marka bikaina egin zuen eta gutxigatik ez zuen lortu podiuma zapaltzea. Esan behar da Hawaiin mundu mailako triatloilari onenak parte hartzen dutela, bertan egoteko aurretik klasifikatu egin behar delako, beraz, goraipatu Josetxok egindako lanaren balioa.