Hasi da triatloi denboraldia

Eguraldi ona bueltan den honetan, triatloi denboraldiari hasiera eman diote Urola Plazaola Triatloiko kideek. Aste buru honetan, bi proba izan dira Euskal Herrian. Biak ala biak larunbatean: bat Iruñean; bestea, Mutrikun. Iruñeko triatloian, distantzia luzeko Espainiako txapelketa zegoen jokoan. Bertara joan ziren Urola Plazaola Triatloi klubeko Estanis Carpio, Oier Diaz de Espada, Jose Mari Mujika,…

Argazkiak – Urretxu Zumarragako 7. duatloi txikia

Hona hemen Urretxu Zumarragako 7. duatloi txikian atera genituen argazkiak. Hemendik, gure eskerrik beroenak luzatu nahi dizkiegu laguntzaile eta parte-hartzaile guztiei! Aurkibidea Benjaminak Kimuak Sari Banaketa Kronikak Otamotz: https://www.otamotz.eus/2022/04/30/duatloi-txiki-kirolari-handi/ Argazki-bilduma: https://www.flickr.com/photos/131184127@N04/albums/72177720298524122

Urretxu Zumarragako 7. duatloi txikia

Datorren apirilaren 30ean arratsaldeko 16:00etan Urretxu Zumarragako 7. duatloi txikia ospatuko da, Areizaga-Kalebarren plazan (Pirulo bezala ezaguna dena). Aurreko urtean bezala, aurten ere 9 eta 10 urte dituztenek parte hartu ahal izan dute, 11-14 urte dituztenez gain. Hau da, duatloian 2008-2013 tartean (biak barne) jaiotako gaztetxoek parte hartu ahal izango dute (betiere gipuzkoarrak badira), 3…