Aurkitu zure burua argazkien artean: Albuma osorik https://picasaweb.google.com/118402118272402137027/UrretxuZumarragakoDuatloiHerrikoia2011 helbidean
Kategoria: 2011
Ibone euskadiko akuatloi txapeldun
Pasa den larunbatean Plentzian ospatu zen akuatloiean Ibone Sánchez taldekidea Euskadiko garaile izan zen. SUB23 mailakoa izan arren, maila absolutuan izan zen txapeldun.
Urola 3. Euskadiko txapelketan
Aurreko astean Lekeition esprint distantzian Euskadiko txapelketak jokatu ziren eta Urolako neskak 3. sailkatu ziren taldeka.
Asteburu arrakastatsua
Larunbatean Zarauzko triatloira gerturatu ziren taldekide guztiek proba amaitzea lortu zuten. Gainera Gema Hernandezek 3. postua lortu zuen bertan ospatu zen Gipuzkoako txapelketan. Igandean bestalde, Gipuzkoako garaikurra Josetxo Mujikak irabazi zuen beteranoen II. mailan eta Ainhoa Garciak 3. postua eskuratu zuen maila absolutuan.
Neskak 3. taldeka Hondarribiko triatloiean
Nesken taldeak goraipatzekoa den 3. postua lortu zuen Hondarribiko triatloiean. Podium honek duen garrantziaz konturatzeko, kontuan izan behar da nesken artean izandako parte hartze handia; guztira 8 talde eta 75 kirolari. Triatloi hau euskadiko txapelketako 2. proba izan da eta aurrekoa bezala sprint distantzian jokatu da. Aipatzekoa da, halaber, Gema Hernandezek lorturiko 6. postua, Radka…
Edu Perez Gipuzkoako txapeldun orde
Asteburu honetan ere taldea bi proba desberdinetan azaldu da. Batetik, larunbatean Bermeoko triatloia ospatu zen, Euskadiko zirkuituko estreinako proba. Esprint distantziako ekitaldi honetan 5 taldekide lehiatu ziren. Beste alde batetik, igandean Eibarren Gipuzkoako txapelketa ospatu zen. Bertan Edu Perez txapeldun orde izan zen beterano I. mailan eta Josetxo Mugika txapeldun beterano II. mailan. Aipagarria halaber,…
Asteburu betea gure kirolarientzat
Asteburu benetan betea izan da hau taldearentzat. Bi duatloi ospatu dira euskal zirkuituaren baitan, bietan Josetxo Mujikak garaipena lortu duelarik beterano II. mailan. Larunbatean Arbizuko duatloia ospatu zen distantzia motzean eta bertan Edu taldekideak ere parte hartu zuen. Igandean berriz Amorebietako duatloia lehiatu zen berriro ere distantzia motzean (9,8km. 35km. 4,8km) eta Josetxoz gain Aintxine…
Oñatiko duatloia
Asteburu honetan, Oñatiko duatloia ospatu da, distantzia motzeko duatloian Euskadiko txapelketa izan dena. Aurten zirkuitua luzatu dute, distantzia motzeko nazio mailako ranking-ean puntuagarria izan dadin. Hala, Oñatiko kaleetatik 10 km korrika, gero 40 km bizikletan Bergara, Antzuola eta Legazpitik pasatuz eta berriz ere herriko kaleetatik 5 km korrika osatu behar zituzten parte hartzaileek. Urola Asirauto…
Basauri eta Isaba
Urtebete gehiagoz triatloi-duatloi denboraldia hasi da 2011 honetan, Urola Asirauto Plazaola taldearentzat 3. denboraldia dena. Aurten 41 taldekideren fitxak erregistratu dira, 8 emakumezkoenak eta 33 gizonezkoenak, geroz eta atleta gehiago animatuz taldean parte hartzera, bailara kanpotik datozenak ere badirelarik. Mungia eta Barakaldoko probak ospatu ondoren, bikoitza izan da asteburu honetan lehiaketekin izandako zita, Isaban ospatutako…
Gema Hernandezek garaipena lortu zuen Rivas Vaciamadrideko Duatloian
Igande goizean, Espainiako Txapelketarako sailkatzeko baliagarria zen Rivas Vaciamadrideko duatloia ospatu zen Elite zein Adin Taldeko mailetan. Proba Sprint distantziakoa izan zen hau da 5 km korrika, 20 bizikletan eta 2.5 km korrika.
ESPAINIAKO NEGUKO TRIATLOI TXAPELKETAN JOSETXO MUJIKA TXAPELDUN ETA GEMA HERNANDEZ AZPITXAPELDUN REINOSAN
Pasa den larunbatean Reinosako XXV. Neguko Triatloia ospatu zen, era berean Espainiako Txapelketa zena.