Aurreko astean Lekeition esprint distantzian Euskadiko txapelketak jokatu ziren eta Urolako neskak 3. sailkatu ziren taldeka. Gema, Rosa eta Aintxineren (argazkian) parte hartze onari esker lortu ahal izan zen ohorezko postu hau.
Proba horretan gizonezkoek ere parte hartu zuten; Aitor (33.), Josetxo (beteranoen II. mailan lasterketako eta Euskadiko txapeldun), Roberto, Juankar Rueda eta Joseba izan ziren.
Aste honetan berriz Donostiako triatloi internazionala ospatu da distantzia olinpikoan. Euskal zirkuituko azken hiru probetan bezala Australiako 23 urtez azpiko selekzioko triatloilariak gailendu dira. Bero ikaragarriak baldintzatu du proba. Baina hala ere, gure taldekide guztiek bukatzea lortu dute: Josetxo, Juan Antonio, Dani, Roberto, Jon Murua eta Juan Carlos Delgado; eta nesketan Gema eta Rosa.
Donostiako argazkiak: https://picasaweb.google.com/urolatriatloia11/DonostiakoTriatloia#
Lekeitioko argazkiak: https://picasaweb.google.com/urolatriatloia11/Lekeitio201102#