Larunbatean Zarauzko triatloira gerturatu ziren taldekide guztiek proba amaitzea lortu zuten. Gainera Gema Hernandezek 3. postua lortu zuen bertan ospatu zen Gipuzkoako txapelketan.
Igandean bestalde, Gipuzkoako garaikurra Josetxo Mujikak irabazi zuen beteranoen II. mailan eta Ainhoa Garciak 3. postua eskuratu zuen maila absolutuan.Zarauzko triatloiaren 25. urteurrena ospatu zen larunbatean, hori dela eta berrikuntzak sartu zituzten proban. Denetan garrantzitsuena errepidekoa ibilbidean aldaketa, errepidea kirolarientzat ixteaz gain. Bizikleta hartu aurretik, baina, Getariatik Zarautzerako bidea egin behar izan zuten igerian. Azkenik Zarauzko kaleetan zehar 20 km korrika egin zituzten proba amaitzeko.
Gure taldekideek maila handia erakutsi zuten, denek ere proba gogor hau amaitzea lortu zutelarik. Zorionak beraz Jon, Arturo, Juankar, Juan Antonio, Jon, Josetxo eta Gemari!
Igandean berriz, Donostian ospatu zen sprint distantzian Gipuzkoako txapelketa. Txapelketa honetan Ainhoa Garcia 3. geratu zen nesketan eta Josetxo Mujika irabazle beteranoen II. mailan. Proba osatu zuten beste taldekideak Roberto, Raimundo eta Ainhoa Auzmendi (bere lehen triatloia amaituz) izan ziren.