Pasa den larunbatean Plentzian ospatu zen akuatloiean Ibone Sánchez taldekidea Euskadiko garaile izan zen. SUB23 mailakoa izan arren, maila absolutuan izan zen txapeldun.Udara betea izaten ari da triatloiaren inguruan. Egun berean, Bartzelonan ospatu zen triatloi batean Gemak 3. postua lortu zuen Ana Godoyk irabazi zuen proban. Triatloi hau esprint distantzian ospatu zen ikaragarrizko parte hartze handiarekin, 2400 kirolari orotara. Informazio gehiago hurrengo albistean: http://diariodeltriatlon.es
Aurreko asteburuan, uztailaren 9an Tuteran ospatu zen esprint distantzia triatlloia eta bertan ere Gemak podiuma egin zuen, Judit eta Goizalderen atzetik. Bertan Josetxok ere parte hartu zuen beteranoen II. mailan 2. postua eskuratuz. Albistea zabalduta: http://www.diariodenavarra.es
Uztailaren hasieran Deban lehen aldiz distantzia olinpikoan egin zen triatloia eta bertan Aitor Alberdik parte hartu zuen, oso proba duina eginez.