Igande goizean, Espainiako Txapelketarako sailkatzeko baliagarria zen Rivas Vaciamadrideko duatloia ospatu zen Elite zein Adin Taldeko mailetan. Proba Sprint distantziakoa izan zen hau da 5 km korrika, 20 bizikletan eta 2.5 km korrika.
500 lagun pasatxo bildu ziren eta lasterketa ezberdinetan banatuta parte hartu behar izan zuten.
Urola Asirauto Plazaola Triatloi Taldearen partetik Gema Hernandez eta Asier Murua izan ziren proban parte hartu zutenak.
Adin Taldekako nesken lasterketak 31 lagunen partehartzea izan zuen eta hasieratik bosteko bat nabarmendu zen bertan Gema aurkitzen zelarik. Korrikako lehen 5 kilometroak bigarren postuan amaitu ondoren, bizikletan postu bat galdu zuen eta hirugarren iritsi zen azken transiziora 40 segunduko desabantailarekin bigarrenarekiko. Korrikako azken 2,5 kilometroetan alde hori murriztu eta bigarren postua berreskuratu zuen proba sailkapen orokorreko bigarren postuan amaituz eta 30-34 urte bitarteko adin taldean garaipena eskuratuz.
Asier Muruak aldiz 198 partehartzaile izan zituen 30-34 eta 35-39 urte bitarteko adin taldeak biltzen zituen lasterketan parte hartu zuen. Proba 79.postuan amaitu zuen bere adin taldean.
Lortutako emaitzei esker Gema eta Asierrek Sorian ospatuko den Espainiako Txapelketan parte hartzeko aukera izango dute.
Hego Euskal Herriko zirkuitoko lehen proba Mungian ospatuko datorren otsailaren 26an..