Pasa den larunbatean Reinosako XXV. Neguko Triatloia ospatu zen, era berean Espainiako Txapelketa zena. Goiz hotza aurkitu zuten Reinosan 200 partehartzaileek , probari irteera 11etan eman zitzaionean termometroak 0º markatzen zituen.
Probari 10km ko lasterketarekin hasiera eman zitzaion Reinosako kaleetan zehar, ondoren bizikletan 27,5 km osatzeko. Reinosatik Alto Campooko eski gunera igo behar izan zuten bizikletan eta handik “Fuente del Chivo”ko gainak (1900m) dituen 3 kmko aldapa gogorrekin bukatu zuten bizikletako lana, azken 11kmak elurra ari zuela bete zituztelarik.
Bertan, bizikleta utzi eta eskiak hartzeko azken transizio gunea kokatuta zegoen eta 3 gradu zero azpiko tenperaturarekin iraupen eskiko 6,6 km osatu zituzten triatletek.
Urola Asirauto Plazaola Triatloi Taldeko kideei dagokionez Reinosara Josetxo Mugika, Asier Murua eta Gema Hernandez bertaratu ziren.
Gizonezkoetan, Josetxo Mujikak lasterketa bikaina osatu zuen, sailkapen orokorreko 13. postuan amaituaz eta berriro ere iaz bezela, bere mailako Espainiako Txapeldun izendatu zuten. Argi utzi zuen neguko triatloiean estatuko onenen artean dagoela zumarragatarra. Asier Muruak ere debuta egin zuen neguko triatloiean eta 95. postuan amaitu zuen proba eta oso pozik azaldu zen bizitako esperientziarekin.
Emakumezkoetan, Gema Hernandezek ere debuta egin zuen neguko triatloiean eta bera izan zen lehen harritua eman zuen maila onarekin, bai korrika, bizikletan eta eskiatzen oso maila erregularra azalduz eta proba 11. postuan amaituaz. Horrela, bere mailako Espainiako azpitxapeldun izendatu zuten.
Probaren irabazleak Eneko Llanos arabarra eta Monica Saez aragoarra izan ziren.
Otsailean Euskal Herriko egutekiko duatloiak hasten dira eta Urola Asirauto Plazaola Triatloi Taldeko kideeak sasoi puntu onean iristeko lanean gogor ari dira.