Asteburu benetan betea izan da hau taldearentzat. Bi duatloi ospatu dira euskal zirkuituaren baitan, bietan Josetxo Mujikak garaipena lortu duelarik beterano II. mailan. Larunbatean Arbizuko duatloia ospatu zen distantzia motzean eta bertan Edu taldekideak ere parte hartu zuen. Igandean berriz Amorebietako duatloia lehiatu zen berriro ere distantzia motzean (9,8km. 35km. 4,8km) eta Josetxoz gain Aintxine animatu zen parte hartzera.
Bestalde igandean triatloi denboraldiari hasiera eman zitzaion Senperen. Sprint distantziako proban Danik lehiaketa txukun bat egitea lortu zuen. Distantzia olinpikoa Roberto Renillak, Juankarrek eta Ainhoa Garciak bukatzea lortu zuten. Aldiz Joseba Alberdik, Rosak eta Gemak ondoezik proba utzi beharrean aurkitu ziren.