Uztaileko azken asteburuan, Suitzan Ironman distantziako beste lasterketa bat ospatu zen. Oso entzutetsua da proba hau, Europan antolatzen hasi ziren era honetako lehenengo lasterketetako bat. Distantziak: 3,8 km – 180 km – 42 km.
Bertan ordezkari bat izan genuen, Mikel Murua. Honek ez zuen aurrekoek adinako zorterik izan, osasunez makal samar ibili arren irtetea erabaki zuen, bizikletako saioa lehen 10etan amaitu zuen, bere mailakoen artean, baina ondoeza areagotu eta proba bertan behera utzi zuen korrikako saioan.