Uztaileko azken asteburuan jokatu ziren Euskadiko hiriburuan Ironman distantziako proba ezberdinak. Batetik banakakoa eta bestetik, berriz, errelebokako modalitatean egindakoa. Probako distantziak igerian 3,8km, bizikletan 180km eta lasterketa 42km.
Triatloi honen 1.edizioan Urola-Plazaola-Godoyko kide bat baino gehiago aritu ziren lehian. Hiruk banakako lasterketa osatu zuten eta beste hiruk, aldiz, errelebokakoa.
Banakakoan probako garailea Pedro Gomes portugaldarra izan zen (8:38:36). Emakumezkoetan Ana Casares nagusitu zen (9:52:39).
Gureei dagokienez, emaitza benetan txukunak lortu zituzten. Aintzat hartu behar da 650 zirela izena emandako triatletak eta 500 helmugaratu zirela guztira. Lehen taldekidea Juan Antonio Seño izan zen, 73.postuan 10:23:06rekin eta bere adin taldean 16. Raul Montiel 89. helmugaratu zen 10:30:18rekin. Jon Murua izan zen gure hirugarren ordezkaria, 236. 11:27:46ko denborarekin.
Errelebokakoan, berriz, Ibone Sanchez, Asier Ruiz de Arbulo eta Ivan Gonzalezek osatu zuten taldea eta sailkapenean lehen postua erdietsi zuten 9:31:00rekin. Triatloilari bakoitzak zati bat egin zuen, Ibonek igeri, Asierrek bizikleta eta Ivanek maratoia korrika.