Urola T.K. Plazaola Godoy taldeko Ibone Sanchezek aldiz distantzia olinpikoa duen (1,5 – 40 – 10) Espainiako txapelketan parte hartu zuen nesken elite mailan. Nahiz eta bizikletako saioan, erorikoa izan meritu handia duen 9. postuan bukatzea lortu zuen. Emaitza honek Espainiako selekzioarekin, nazioarteko frogetan parte hartzeko aukera eskaintzen dio. Ibonek aurten sekulako denboraldia egin du, triatloi askotan podiumera igoz eta mundu mailako triatloiariekin nor baino nor lehiatuz.