Irailak 30ean berriz, zita Calellan (Katalunian) izan genuen. Bertan Juan Antonio Señok Espainiako distantzia luzeko triatloi txapelketan parte hartu zuen. Osatu beharrekoa Ironman bezala ezagutzen den distantzia: 3.800m igerian, 180km bizikletan eta 42km korrika.
Señok 10 ordu eta 36 minutu behar izan zituen froga osatzeko. Adin-taldeen mailan parte hartu zuen eta bere taldekoen artean 40. sailkatu zen. Espainiako Txapelketako garailea (elite mailan) Miquel Blanchart izan zen 8:23:16ko denborarekin.
Egun berdinean Elban (Italian) Jose Manuel Benitezek distantzia ertainean (Ironman erdia) parte hartu zuen. Sailkapenak oraindik ez daude eskuragarri, baina bere denbora 5 ordu eta 52 minutukoa izan zen.