Irailaren 15ean Mendigorrian (Nafarroa) froga berezia ospatu zen; kuadriatloia. 4 atalez osatua zegoen: 700 m igerian, 2 km piraguan, 15 km bizikletan eta 3,2 km korrika.
Bertan Urola-Plazaola taldeko Roberto Renillak parte hartu zuen, helmuga ordu bat eta 42 minutu ostean gurutzatuz, sailkapeneko 11. postuan. Garailea Alberto Cebollada izan zen 1:18:59ko markarekin.