Igande arratsaldean, hilak 23, jokatu zen Santanderren esprint distantziako triatloi hau. Bertan parte harturiko 200 triatloilarik baino gehiagok igerian 750 m, bizikletan 20 km eta amaitzeko korrikako atalean 5 km osatu zituzten.
Garaileak Sergio Correa (1:04:075) eta Patricia Corral (1:22:12) izan ziren. Urola-Plazaolakoei dagokienez, Aintxiñe Kerejeta 4. (1:27:02) helmugaratu zen emakumezkoen artean.