Zubietako II. mendi duatloia

Larunbat arratsaldean, hilak 22, jokatu zen Zubietan bertako mendi duatloiaren bigarren ekinaldia. Eguraldi oso beroa lagun, 30ºC irteera unean, 150 lagunetik gora izan ziren parte hartu zutenak.

Parte hartzaileek ibilbide gogor batean korrika 4,5km inguru, bizikletan 15,5km eta amaitzeko, berriro ere korrika, 2,2km egin behar izan zituzten mendian gora eta behera. Lasterketako garaileak Luis Mari Urizar villabonarra (1:13:58), Jon Erguin (1:14:37) eta Julen Larruzearen (1:15:42) aurretik, eta Amaia Luquin oreretarra (1:43:05) izan ziren gizonezko zein emakumezkoetan. Gure ordezkari bakarra, Uxue Fernandez Lasa, 2.sailkatu zen emakumezkoetan (1:51:02), lan txukuna eginda. Podiuma Idoia Ezeiza zubietarrak (1:54:53) osatu zuen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude