Urriaren 6an Madrilen Espainiako onenak bildu ziren esprint distantziako txapelketa jokatzeko. Ibone Sanchez taldekidea ere han izan zen. Hala ere, ez zuen bere egunik onena izan eta istripu batek lehenengo postuetatik urrundu zuen. Helmugara 18. postuan iritsi zen (elite mailan) eta 23 urtez azpikoen mailan 4. sailkatu zen.
Istripu horrek minduta utzi bazuen ere, arratsaldean Rosa Martin eta Ainhoa Auzmendirekin batera errelebokako frogan aritu zen. Kasu honetan taldekide bakoitzak triatloi bat osatu behar zuen (300 m igerian, 8 km bizikletan eta 2 km korrika). Urola Plazaolako neskek lasterketa anekdotez betea izan zuten, besteak beste antolakuntza arazoengatik, baina, gustura ibili ziren eta 12. sailkatu ziren Espainiako txapelketan.