Garaipen batekin hasi du Urola Plazaolak denboraldi berria

P1070178.JPG

Aurten ere Urola K.E-ko triatloi taldeak ekin dio duatloi-triatloi denboraldi berriari. Taldea Zumarraga, Urretxu, Legazpi eta beste zenbait tokitako 35 kirolariz osatua dago.

Berritasun nagusia izen aldaketa da; Urola Plazaola Triatloi Taldea, Plazaolari gure proiektua aurrera ateratzeko ematen digun laguntza eskertuz. Honez gain, Zumarragako nahiz Urretxuko udalen diru-laguntza eta CAN-en gizarte ekintza ere taldearen euskarri dira. Halaber, Asirauto enpresa eskertu nahi dugu 3 urte hauetan zehar eman digun babesarengatik.

2012 urteko denboraldiari neguko triatloiek eman diote hasiera. Larunbatean Jacan ospatu zen proban Josetxo Mujikak lasterketa bikaina osatu ostean, Espainiako txapelketa irabazi zuen 55-59 urteko adin taldean.

Jacako neguko triatloia korrikako saioaz hasi zen; 10 km herrian zehar 5 bira emanez. Ondoren bizikleta saioa, 33 km aldapa gora Candanchura iritsi arte. Eta amaitzeko, iraupen-eskiaz osatu beharreko 10 km. Txapelketa nagusia Jon Erguin goierritarrak irabazi zuen 2:27:08ko marka ezarriz; Josetxo Mujikak 2:48:34ko denbora egin zuen. Emakumeetan proba nagusia Yolanda Magallón-ek irabazi zuen 3:10:34ko denborarekin eta proiektu pertsonalari ekin dion Gema Hernandez (independente) zumarragarrak ere garaipena lortu zuen 30-34 urte artekoen artean 3:45:2o denborarekin.

Hurrengo topaguneak Neguko Triatloiko Euskadiko Txapelketa (Isaban) eta Barakaldoko duatloia izango dira, biak otsailaren 12an.

2011ko zirkuituko sailkapenak

Horrez gain, aste honetan argitaratu dira 2011ko Euskal Zirkuituko sailkapenak. Duatloiean Josetxo Mujikak 4. postua lortu zuen sailkapen orokorrean eta garaipena beterano II mailan. Triatloiean berriz, Josetxo Mujika 2. izan zen beterano II mailan eta nesketan Gema Hernandez 4. eta Rosa Martin 5. izan ziren. Taldekako sailkapenak oraindik ez dituzte ezarri.

2012ko behin-behineko egutegia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude