Benasquen ere izan dugu ordezkaritza asteburu honetan. Bertan mendiko triatloia jokatu da, bizikleta, korrika eta eskia proba bakarrean uztartuz. Parte hartzaileek 25 km osatu dituzte guztira, 1775 m-ko desnibela gaindituz. Mendiko bizikletan 15 km (650 m-ko desnibela), 3,9 km lasterka mendian (395 m-ko desnibela) eta proba amaitzeko 5,4 km (730 m-ko desnibela) osatu dituzte mendiko eskian. Gurutze Altuna izan da bertan eta txapeldun geratu da, 2:33:37rekin postu eta marka bikainak, baita kontuan izanda, Amaia Lukin, Euskal Herriko mendi duatloiko txapelduna 3. geratu dela Gurutzegandik 17 minututara.