Urtea bukatzear dagoen honetan, Plazaola Urola Triatloi Klubak V. San Silbestre lasterketa antolatuko du abenduaren 31rako, non bikote mistoek parte hartuko duten. Honekin, Plazaola Urola Triatloi Klubak bi helburu bete nahi ditu: bata, lasterketa parekidea izatea, emakumearen parte-hartzea indartuz eta bestea, aurreko urteetan izan duen izaera herrikoia mantentzea. Izen ematea, egunean bertan egin daiteke 10 € ordainduta eta aldez aurretik egin nahi duenak www.herrikrosa.eus 8 €-ren truke. Lasterketa ondoren, zozketa oparoa egongo da parte hartzaileentzat. Plazaola Urola Triatloi klubak herritarrak lasterketan parte hartzeko gonbitea luzatzen du urtea bukatzeko aukera paregabea izanik.
Ibilbidea
Ibilbidea Zumarraga eta Urretxuko kaleetan zehar antolatutako zirkuituari bi itzuli ematea izango da, eta irteera zein helmuga puntuak AREIZAGA-KALEBARREN plazan egongo dira. Itzuli bakoitzak 2,5 km izango ditu, eta aipatu bezala, bi itzuli emango zaizkio, guztira 5 km osatzeko.
Probako ibilbidea. 2,5 km-ko bi itzuli eman beharko dira. © OpenStreetMap-eko kolaboratzaileak CC BY-SA lizentzia
IBILBIDEA: (Zumarraga) Areizaga-kalebarren, Soraluze, Legazpi kalea, Secundino Esnaola, Isabel-eko zubia, (Urretxu) Labeaga, Kalerrota eta Lizeo pareko zebrabidean bidegorrira sartu, bidegorria Etxeberriko norazkoan 3. adinekoen parkera arte, bertan norantza aldatuko dugu eta (Zumarraga) Kalebarren kaletik joango da Ipintzako iturritik pasatuz eta Areizaga-Kalebarren plazara arte, non bigarren itzulia hasiko den.
Araudia
- UROLA TRIATLOI KLUBAk antolatutako krosa da, izaera guztiz herrikoiekoa, zeinean 16 urtetik gorako pertsonek parte har dezaketen. BIKOTEKAKO LASTERKETA MISTOA izango da, hau da, bikotea gizonezko batek eta emakume batek osatuko dute.
- Ibilbidea 5 km ingurukoa izango da. Irteera Urretxu eta Zumarragan dagoen Areizaga-Kalebarren plazan izango da, eta helmuga ere bertan egongo da.
- Bikotea batera iritsi beharko da helmugara, bestela, deskalifikatua edo postuz aldatua izan daiteke, antolatzaileen irizpideen arabera.
- Sari banaketa lasterketaren hasiera baina ordu bat beranduago izango da, hau izango delarik ibilbidea amaitzeko epea.
- Izen ematearen prezioa 8 €-koa da bikoteko, 150 bikotera arte. Izen ematea www.herrikrosa.eus orrian egingo da: https://www.herrikrosa.eus/RealizarInscripcion.asp?carrera=488
- Egunean bertan, dortsalak geratzen badira, izena emateko aukera egongo da. Prezioa 10 €-koa izango da bikoteko. Izen ematea lasterketa hasi baina ordu erdi lehenago itxiko da.
- Lasterkariek, euren izena zerrendan dagoela egiaztatu beharko dute, lasterketaren eguna baino lehen.
- Dortsalak egunean bertan banatuko dira, 15:00etatik aurrera. Lasterkariak bere izena zerrendan “ordainduta” bezala agertzen dela egiaztatu beharko du. Hala ez bada, lasterketaren egunean, ordainagiria erakutsi beharko du edo bertan ordainduko du izen ematea.
- Lasterketako lehenengo 3 bikoteek garaikurra jasoko dute. Parte hartzaile guztiek hainbat produkturen zozketan parte hartuko dute.
- Azken erabakiak antolatzaileenak izango dira.
- Antolatzaileak ez dira proban gerta daitezkeen istripuen kargu egingo.
- Lasterketa zirkulazioaren norantzan ospatuko da. Lasterketaren aurretik eta atzetik bizikleta bana joango dira, lasterketa irekiz eta itxiz.