Urolako triatloilariak munduko txapelketan

on

Aurreko asteburuan Nizan (Frantzia) jokatu zen IronMan erdiko munduko txapelketa. Triatloilariek 1,9 km igeri, 90 km bizikletan eta 21 km korrikako proba gogorrari aurre egin behar izan zioten. Proban, munduko triatloilari hoberenak egon ziren, bertan parte hartzeko aurretik sailkatu egin behar izan zirelako. Plazaola Urola Triatloi taldeko Gema Hernandezek eta Josetxo Mujikak denboraldi bikaina egin ostean, munduko txapelketa honetan parte hartzeko aukera irabazi zuten.

Josetxok bere adin tartean sekulako proba egin ondoren 5. helmugaratu zen. Sasoi betean dagoela argi utzi du beste behin Zumarragako triatloilariak. Gema Hernandezek ere proba txukuna betetzea lortu zuen. Nizarako sailkatu zenean argi zuen presiorik gabe hartuko zuela proba hau eta disfrutatzera atera zen. Hala ere, berea ematen saiatu zen eta baita lortu ere.

Biak hala biek diotenez, igeriketako ibilbidea oso polita izan zen, ur garbi eta garden batean egin zuten igeri. Bizikletako ibilbide aldapatsua izan zuten, 10 km-ko portu bat eta guzti igo behar izan zuten eta baita jaitsiera tekniko eta luzea ere. Korrikako ibilbidea aldiz nahiko laua izan zen, baina aurretik eginiko lanak zati hau gogortu zuela diote.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude