Asier Murua Pablo Manuel
Kategoria: Lasterketak
Badator 2019 San Silbestrea
Urtea bukatzear dagoen honetan, Plazaola Urola Triatloi Klubak V. San Silbestre lasterketa antolatuko du abenduaren 31rako, non bikote mistoek parte hartuko duten. Honekin, Plazaola Urola Triatloi Klubak bi helburu bete nahi ditu: bata, lasterketa parekidea izatea, emakumearen parte-hartzea indartuz eta bestea, aurreko urteetan izan duen izaera herrikoia mantentzea. Izen ematea, egunean bertan egin daiteke 10…
Urolako triatloilariak munduko txapelketan
Aurreko asteburuan Nizan (Frantzia) jokatu zen IronMan erdiko munduko txapelketa. Triatloilariek 1,9 km igeri, 90 km bizikletan eta 21 km korrikako proba gogorrari aurre egin behar izan zioten. Proban, munduko triatloilari hoberenak egon ziren, bertan parte hartzeko aurretik sailkatu egin behar izan zirelako. Plazaola Urola Triatloi taldeko Gema Hernandezek eta Josetxo Mujikak denboraldi bikaina egin…
Argazkiak – Urretxu Zumarragako 6. duatloi txikia
Hona hemen Urretxu Zumarragako 6. duatloi txikian atera genituen argazkiak. Hemendik, gure eskerrik beroenak luzatu nahi dizkiegu laguntzaile eta parte-hartzaile guztiei! Aurkibidea Infantilak Alebinak Benjaminak Sari Banaketa Kronikak Otamotz: http://www.otamotz.eus/ehun-parte-hartzaile-baino-gehiago-duatloi-txikian/ Diario Vasco: https://www.diariovasco.com/alto-urola/zumarraga/centenar-chavales-duatlon-20190402001421-ntvo.html
Urretxu Zumarragako 6. duatloi txikia
Datorren martxoaren 30ean arratsaldeko 16:00etan Urretxu Zumarragako 6. duatloi txikia ospatuko da, Areizaga-Kalebarren plazan (Pirulo bezala ezaguna dena). Aurreko urtean bezala, aurten ere 9 eta 10 urte dituztenek parte hartu ahal izan dute, 11-14 urte dituztenez gain. Hau da, duatloian 2005-2010 tartean (biak barne) jaiotako gaztetxoek parte hartu ahal izango dute (betiere gipuzkoarrak badira), 3…
San Silbestre lasterketa 2018
Urtea bukatzear dagoen honetan, Plazola Urola Triatloi Klubak IV. San Silbestre lasterketa antolatuko du abenduaren 31rako. Aurten bakarkako lasterketa ez da egongo eta bakarrik bikote mistoak parte hartuko dute. Honekin, Plazaola Urola Triatloi Klubak, bi helburu bete nahi ditu. Bata, lasterketa parekidea izatea, emakumearen parte-hartzea indartuz eta bestea, aurreko urteetan izan duen izaera herrikoia mantentzea….